Zerri-hiltze eguna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-007-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zerri hiltzaileak heltzen zirelarik etxera txokolatea hartzen zuten. Gero, hori fuertea zenez, kafea, anisa eta galletak hartzen hasi ziren. Ondoren zerri hiltzeari ekiten zioten. Zerria 4 lagunen artean eutsi eta labana sartzen zioten. Iñaxi mondongera zen eta odola nahasten zuen. Diferentzia handia zen zerria ongi eutsi ala ez, odola ere ongi nahazteko, zerria mugitzen bazen zailago baitzen. Gero zerriari gantxo bat sartzen zioten lepotik. Labana sartu eta ireki egten zuten. Odolari bueltak eman behar zitzaizkion gogortu ez zedin. Bezperako tipula eta arrozak botatzen zitzaizkion eta buelta gehiago, horrekin hozten zen. Beste batzuek zerria erre egiten zuten. Iratzeekin eta ongi garbitu. Urarekin garbitzen zuten, buelta eman eta barrenak atera. Gibela, gantzak,... gero ohiu egiten zuten “hatozte tripak hartzera”. Trapu batekin hartzen zuten tripa eta etxeko mahai batean urratu egiten zuten. Odolkiak hartzen esteak hartzen zituzten. Errekan garbitzen zituzten eta buelta ematen zieten. Gero ura jarri zuten baserrian eta han garbitzen zituzten. Ozpina eta gatza ere erabiltzen zuten hobe garbitzeko. Tripak urratzen zirenerako beste emakume batek gosaria prestatu behar zuen. Kafea anisarekin. Gibela tipularekin, aurreko urteko solomoak, txistorrak... arraultza frijituekin. Batzuetan zopa ere egiten zuten. Azkenaldian zerri-hiltzaileak ez zuen gosaltzen, pagatu egiten zioten eta kitto. Bukaera bukaeran Iruritako hiltegian hiltzen zuten. Adoboak gatz aski ba ote zuen jakiteko arraultza batekin egiten zuten froga. Adobo hori solomo eta urdaiazpikoari ematen zitzaion. Kontserba egiteko “gazindian” (gatzez betetako kutxa bat) sartzen zuten zerrikia gatzetan.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:12:24
- Erref: ARN-007/007
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!