ARA-080

  • Udalerria: Aramaio (Araba)
  • Proiektua: Aramaioko ahotsak
  • Elkarrizketatzailea(k): Elortza, Kepa
  • Data: 2009(e)ko Azaren 24a
  • Iraupena: 62 min
  • Euskarria: Bideo digitala
  • Kodifikatzailea: Oruesagasti, Ainitze

Hizlaria(k)

1622

Eugenio Nafarrate Telleria

Aramaio (Araba) (1913-2010)

Aramaion kalean jaio zen. Gero Ibarrako Eduardorena baserrira joan zen bizitzera familiarekin. Aita kalekoa eta ama Elorriokoa zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Udaletxean zegoen eskolan jardun zuen, baina denbora gutxian. Gau-eskolak hartu zituen, ahal izan zuenetan. Aramaioko Zabola auzoko Garaikoa baserrian, Gantzaga auzokoko Linatzan eta Bergarako Osintxu auzoko baserri batean morroi jardun zuen. Gerra denboran anaia eta arreba bat Gasteizen preso izan zituen. Arrasateko Elma lantegian egin zuen lan. Gero Roneora pasatu eta bertan jardun zuen jubilatu zen arte. Aramaion sakristau jardun zuen 30 bat urtez. Herriko zineko atezaina ere izan zen aldi batean. Eskoriatzako Karmen Zurbanorekin ezkondu zen eta bost seme-alaba dituzte.

 
1622

Karmen Zurbano Egaña

Aramaio (Araba) (1923)

Eskoriatzan jaio zen, kale-etxe batean. Aita Eskoriatzakoa eta ama Itziarkoa zen. Hiru urterekin Mertzedaria mojen eskolan hasi zen. 1937ko irailean, gerra sasoian, eskola apurtu zutenean bukatu ziren eskolok Karmenentzako. 19 urtetik 23ra arte Uribarren y Cía, (gaur Ezenarro y Cía), lantegian egin zuen lan. Gero Madrilera joan eta lau urtez neskame jardun zuen. Aramaiora ezkondu zen, bertako Eujenio Nafarraterekin. Bost seme-alaba dituzte.

 

Pasarteak

1. Eskoriatzako mesedetako mojen eskola

  • Erref: ARA-080/002
  • Iraupena: 0:01:15. Hasi: 00:00:58. Bukatu: 00:02:13
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030102 Mojak
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Hiru urte zituela hasi zen Eskoriatzako mesedetako mojen eskolan. 1937an, hegazkinek komentua apurtu egin zuten, eta mojak eskolak emateari utzi zioten.

2. Errepublika garaia, urriko iraultza

  • Erref: ARA-080/003
  • Iraupena: 0:01:49. Hasi: 00:02:13. Bukatu: 00:04:02
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra aurrea » 080204 1931-1936: II. Errepublika
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030102 Mojak

Laburpena: Errepublika garaiko kontuak. 1933ko urriko iraultzan, kale-jantzian eskolak ematera behartu zituzten mojak: ezin zuten eskolarik eman moja jantziarekin. Eskolatik santu eta gurutze danak kenarazi zizkien. Kanpotik bi maistra ekarri zituzten mojek.

3. Gau-eskola

  • Erref: ARA-080/004
  • Iraupena: 0:00:36. Hasi: 00:04:02. Bukatu: 00:04:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030102 Mojak
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030104 Eskolaz aparteko ikasketak

Laburpena: 11 urtera arte mesedetako mojen eskolan ibili zen. Gerra garaian, eskola apurtu zuten, eta bertan eskolak emateari utzi zioten. Gero, eskola nazionaleko gau-eskolara joaten hasi zen.

4. Dotrina zaharra, euskaraz

  • Erref: ARA-080/005
  • Iraupena: 0:00:19. Hasi: 00:04:38. Bukatu: 00:04:57
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra aurrea » 080204 1931-1936: II. Errepublika

Laburpena: Errepublika garaian, dotrina euskaraz ikasten zuten: "dotrina zaharra" esaten zioten. Gero, gaztelaniaz ematen hasi ziren. Ez zuten zigorrik izaten euskaraz hitz egiteagatik.

5. Madrilen neskame

  • Erref: ARA-080/006
  • Iraupena: 0:00:40. Hasi: 00:04:57. Bukatu: 00:05:37
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Lanbideak » 0704 Neskameak
  • Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: 23 urte zituela, neskame joan zen Madrilera Eskoriatzako beste hiru neskarekin batera. Astean behin kalera ateratzen ziren, eta euskaraz egiten zuten elkarrekin. Sekula inork ez zien ezer esan euskaraz egiteagatik. Lau urte egin zituen Madrilen.

6. 'Uribarren y Companía' burdin lantegia

  • Erref: ARA-080/008
  • Iraupena: 0:01:16. Hasi: 00:05:46. Bukatu: 00:07:02
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » 010301 Argindarra eta ura
  • Ekonomia eta industria » 0604 Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)

Laburpena: 19 urtetik 23 urtera bitartean, Eskoriatzako 'Uribarren y Companía' burdin lantegian egin zuen lana. Zer lan egiten zuen azaltzen du. Sarritan, argia kendu egiten zien, eta gasogenoarekin egiten zuten lana. Gauez ere lanean aritutakoa da.

7. Mutikotatik, morroi

  • Erref: ARA-080/012
  • Iraupena: 0:01:15. Hasi: 00:08:47. Bukatu: 00:10:02
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena: Denbora gutxi egin zuen eskolan. Ama hil zenean, aitak morroi bidali zuen Linatza baserrira.

8. Irabazitako dirua aitari eman behar

  • Erref: ARA-080/013
  • Iraupena: 0:00:43. Hasi: 00:10:02. Bukatu: 00:10:45
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
  • Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » 06050106 Debagoieneko lantegiak
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: Ama hil ondoren, aita baserriko lanetan aritzen zen. Eugenio Elma lantegian ibili zen lanean. Irabazten zituen diru apurrak aitari eman behar izaten zizkion. Aitak lurrak erosi eta ganaduak ipini zituen.

9. Kaletik, baserri-etxera

  • Erref: ARA-080/014
  • Iraupena: 0:01:14. Hasi: 00:10:45. Bukatu: 00:11:59
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: Aramaion kalean jaio zen Eugenio, udaletxe ondoko etxe batean. Gero, baserri-etxe batera joan ziren bizitzera. Aitak lan asko egiten zuen baserrian. Aitak Eduardo izena zuen, eta baserri-etxea "Eduardona" moduan ezagutzen zen.

10. Hainbat baserritan morroi lanetan ibilia

  • Erref: ARA-080/017
  • Iraupena: 0:01:42. Hasi: 00:12:49. Bukatu: 00:14:31
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena: Hamar urte baino gehiago egin zituen morroi moduan. Aramaioko Zabola auzoko Garaikoa baserrian, Gantzaga auzokoko Linatzan eta Bergarako Osintxu auzoko baserri batean jardun zuen morroi.

11. Bigarren aldiz Madrilera joan

  • Erref: ARA-080/019
  • Iraupena: 0:01:16. Hasi: 00:15:02. Bukatu: 00:16:18
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Bi alditan egon zen neskame Madrilen. Lehenengo aldian 11 hilabete egin zituen, baina gustora ez eta etxera bueltatu zen. Gero, berriz Madrilera neskame joateko aukera sortu zitzaion. Lana eskaini ziotenean Karmenek baietz esan zuen Madrilen erdi-nobio bat zuelako.

12. Osintxun morroi

  • Erref: ARA-080/020
  • Iraupena: 0:01:52. Hasi: 00:16:18. Bukatu: 00:18:10
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena: Eugenio Osintxuko Keizti baserrian morroi egon zeneko kontuak. Bi morroi zeuden baserri hartan. Baserriko ugazabek Soraluzeko lantegi batean egiten zuten lana.

13. Neskame zegoela senargaia ezagutu

  • Erref: ARA-080/021
  • Iraupena: 0:01:49. Hasi: 00:18:10. Bukatu: 00:19:59
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
  • Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Madrilen bigarren familia batean neskame egon zeneko kontuak. Oso gustura egon zen haiekin. Familiari buruzko azalpenak. Lau hilabete pasatzen zituzten Aramaion, eta horrela ezagutu zuen Karmenek Eugenio.

14. Ilea mozten, baserriz baserri

  • Erref: ARA-080/023
  • Iraupena: 0:00:20. Hasi: 00:20:43. Bukatu: 00:21:03
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Lanbideak » 0706 Batetik bestera zebiltzanak
  • Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030703 Orrazkerak
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa

Laburpena: Eugenioren aita (Karmenen senarraren aita) baserrietara joaten zen ilea moztera. Bide batez, sardinak eta antxoak eramaten zituen saltzeko. Baserrietan arrautzak hartzen zituen, eta, gero, kalean saltzen zituen.

15. Ezkondu aurretik, Bilbon neskame

  • Erref: ARA-080/024
  • Iraupena: 0:00:39. Hasi: 00:21:03. Bukatu: 00:21:42
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Senargaia ezagutu eta urte eta erdira ezkondu ziren. Madrilgo neskametza utzi egin zuen ezkontzeko zegoelako. Ezkondu aurreko hilabete batzuetan, ordea, Bilbon egon zen neskame Madrilgo ugazaben senide batzuen etxean.

16. Ama eta amona fraideentzako lanean

  • Erref: ARA-080/025
  • Iraupena: 0:00:53. Hasi: 00:21:42. Bukatu: 00:22:35
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Lanbideak » 0704 Neskameak
  • Lanbideak » 0705 Sastreak, jostunak
  • Euskara » 0404 Beste hizkuntzak eta hizkerak

Laburpena: Karmen gaztelaniaz hitz egiten ondo moldatu izan da beti. Izan ere, Karmenen ama San Viatorgo fraideetara joaten zen arropak garbitzera, eta amona, berriz, urte luzez aritu zen fraideentzako arropa josten.

17. Gerran bizitako jazarpena

  • Erref: ARA-080/026
  • Iraupena: 0:02:46. Hasi: 00:22:35. Bukatu: 00:25:21
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa

Laburpena: Gerra denborako oroitzapenak. Aita kartzelan sartu zuten "gorriek", herriko beste hiru-lau lagunekin batera. Familiak jasandako jazarpenaz hitz egiten du. Behin aita kartzelatik aterata, komitean presentatu behar izaten zuen.

18. Eskoriatzako gerrako giroa

  • Erref: ARA-080/027
  • Iraupena: 0:00:51. Hasi: 00:25:21. Bukatu: 00:26:12
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa

Laburpena: Gerra denborako oroitzapenak. Eskoriatzako giroaz hitz egiten du. Herriko karlisten kontrako jazarpenaz hitz egiten du.

19. Medikua, sukaldaria eta rantxeroa etxean hartu

  • Erref: ARA-080/029
  • Iraupena: 0:01:13. Hasi: 00:26:29. Bukatu: 00:27:42
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena: Gerra denborako kontuak. Nazionalen aldeko mediku bat, sukaldari bat eta rantxero bat eduki zituzten etxean. Karmenen amak nahiago zuen soldaduak etxean hartzea koltxoiak entregatzea baino. Egunero ematen zien jatekoa etxera.

20. Gerran familiak bizitakoak

  • Erref: ARA-080/032
  • Iraupena: 0:02:27. Hasi: 00:29:45. Bukatu: 00:32:12
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080303 Ondasunen galera

Laburpena: Gerra denborako kontuak. Nazionalekin soldadu ibili zen Eugenio. Anaia eta arreba, berriz, kartzelan egon ziren Gasteizen. Aitari etxea hutsik laga zioten.

21. Sakristau, urte askoan

  • Erref: ARA-080/039
  • Iraupena: 0:01:38. Hasi: 00:36:16. Bukatu: 00:37:54
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030401 Elizarekin lotutako pertsonak

Laburpena: Urte askoan ibili da Eugenio sakristau lanetan. Kanpaiak jo, abadeari lagundu, bandeja jaso... ziren bere egitekoak.

22. Herriko zinean lanean ibilia

  • Erref: ARA-080/040
  • Iraupena: 0:00:45. Hasi: 00:37:54. Bukatu: 00:38:39
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kultura » 050501 Zinema

Laburpena: Lehen, herriko zinea udaletxean zegoen. Garai hartan, zinean aritu zen lanean Eugenio, tikeak hartzen. Jendea zaintzea zegokion berari.

23. Etxe zaharrak

  • Erref: ARA-080/043
  • Iraupena: 0:02:15. Hasi: 00:40:07. Bukatu: 00:42:22
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » 0101 Herri-antolaketa
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020108 Etxearen egitura

Laburpena: Garai bateko Aramaio nolakoa zen kontatzen du: etxe zahar asko zegoen. Lehen bizi ziren etxeari buruzko kontuak. Etxe ondoan transformadore bat zeukaten. Etxeak komuna kanpoko aldea zeukan, balkoian.

24. Kale-baserriak

  • Erref: ARA-080/044
  • Iraupena: 0:01:32. Hasi: 00:42:22. Bukatu: 00:43:54
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » 0101 Herri-antolaketa
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020108 Etxearen egitura

Laburpena: Garai bateko Aramaio nolakoa zen kontatzen du: etxe zahar asko zegoen. Kale-baserriak. Kale-baserri gehienetan hazten zituzten txerriak: zenbait etxetan ganaduak ere edukitzen zituzten.

25. Erreka

  • Erref: ARA-080/045
  • Iraupena: 0:00:50. Hasi: 00:43:54. Bukatu: 00:44:44
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • 01 Herria, azpiegitura
  • Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak

Laburpena: Aramaioko erreka. Lohia asko egiten zen errekan. Lehen zaborra errekara botatzeko ohitura zegoen. Ur-biltegiak non dauden aipatzen du.

26. Aramaioko biztanleria

  • Erref: ARA-080/046
  • Iraupena: 0:01:07. Hasi: 00:44:44. Bukatu: 00:45:51
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010106 Aldaketak eta arazoak

Laburpena: Garai bateko Aramaio nolakoa zen. Karmen Aramaiora bizitzera joan zenean, 800 biztanle inguru bizi ziren herrian; gaur egun, 1.500 inguru dira. Garai batean, jende asko joan zen Aramaiotik Arrasatera bizitzera.

27. Jauregiren autobusak

  • Erref: ARA-080/047
  • Iraupena: 0:00:50. Hasi: 00:45:51. Bukatu: 00:46:41
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Garraioak » 010203 Autobusak

Laburpena: Jauregik lau-bost autobus zituen. Langileak Arrasatera ematen zituen autobusak. Autobusen ordutegiak.

28. Zerrajerako kooperatibara erostera

  • Erref: ARA-080/048
  • Iraupena: 0:00:23. Hasi: 00:46:41. Bukatu: 00:47:04
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » 06050106 Debagoieneko lantegiak
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
  • Baserria » Baserriko lanak » 090112 Herrira saltzera, erostera

Laburpena: Lehen, Aramaioko jendeak ohitura zuen Arrasateko Zerrajerako kooperatibara erostera joateko. Roneo lantegia, Karmenen senarrak bertan lan egiten zuen, Zerrejarakoa zen.

29. Roneo lantegiko lana

  • Erref: ARA-080/050
  • Iraupena: 0:02:01. Hasi: 00:48:03. Bukatu: 00:50:04
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » 06050106 Debagoieneko lantegiak

Laburpena: Roneo lantegian zer lan egiten zuen azaltzen du. Altzariak eta piezak margotzen zituen Eugeniok.

30. Lanera oinez edo bizikletaz

  • Erref: ARA-080/053
  • Iraupena: 0:01:24. Hasi: 00:50:52. Bukatu: 00:52:16
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Garraioak » 010202 Bizikletak eta motorrak
  • Herria, azpiegitura » Garraioak » 010203 Autobusak
  • Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: Roneo lantegian lan egiten zuen garaian, oinez edo bizikletaz joaten zen Eugenio Aramaiotik Arrasatera. Gero, autobusak jarri zituzten. Elurragatik lanera joan ezinda gelditzen zireneko kontuak.

31. Uribarren y Compañíako lana

  • Erref: ARA-080/055
  • Iraupena: 0:00:26. Hasi: 00:52:29. Bukatu: 00:52:55
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » 06050106 Debagoieneko lantegiak

Laburpena: Uribarren y Compañía lantegian zer lan egiten zuen azaltzen du.

32. Errazionamendua

  • Erref: ARA-080/057
  • Iraupena: 0:00:31. Hasi: 00:52:59. Bukatu: 00:53:30
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080402 Ekonomia gerraostean

Laburpena: Errazionamendu garaiko kontuak. Kartilarekin astean zer jaki eskuratzen zituzten.

33. Gari-lanak

  • Erref: ARA-080/061
  • Iraupena: 0:02:18. Hasi: 00:55:19. Bukatu: 00:57:37
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090109 Baserriko animaliak
  • Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena: Gari-jotzeari buruzko azalpenak. Garia trilluarekin jotzen zuten larrainean. Behiak gorotza egiten zuenean, zartagin zahar batekin jasotzen zuen.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia