Aramaio (Araba)

Gerra nola hasi zen Aramaio inguruan

Gerra nola hasi zen Aramaio inguruan Gerra hasi zenean, Valentin etxean zegoen. Uztailaren 18an Gasteiz aldetik etorritako abioi batek Otxandion botatako bonbek hiru lagun hil zituzten. Frankistek aurrera egin zutenean, Aramaio ere bonbardatu zuten. Valentinen anaia bat gerratik libratu zen, baina beste biek behartuta joan behar izan zuten. Gerra bukatu aurretxoan, laugarren anaia ere ia eraman zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-109-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, Valentin etxean zegoen. Uztailaren 18an Gasteiz aldetik etorritako abioi batek Otxandion botatako bonbek hiru lagun hil zituzten. Frankistek aurrera egin zutenean, Aramaio ere bonbardatu zuten. Valentinen anaia bat gerratik libratu zen, baina beste biek behartuta joan behar izan zuten. Gerra bukatu aurretxoan, laugarren anaia ere ia eraman zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu, hortik eta hemendik, ia hamazortzi urtera allegau zara eta gerrie etorri da.
-Gerrie.
-Eta nun harrapo zeben zuk gerria, etxien?
-Etxien.
-Eta ze, ze, nola hasi zan edo, goguen dakotzu?
-Bai!
-Nundik etorri zien edo ze …
-Bai, bai, bai. Hamen e, uztailan hamazortzien, hemen agertu zan abioi bat, Vittorixa aldetik ta hortik, Kurtzeta aldetik, hor San Kristobal aldetik, Otxandixo aldea juen zan da bonbak bota zittuen. Ta gu hemendik “Ze izen dok hori, zer izen dok hori? ta izen dok ta ze izen”… Gero beste buelta bat in auen ta ostera be beste bat be bai. Ostera “baiñe be zer dok ba hori?” Orduko ya zabaldute auen gerrie zaratiaz ta auela. Gero, nun esaten dauien bonbardiaue, bonbie bota auela Otxandixon ta hiru-edo hil zittuela, Otxandixon. Jaixek zien Otxandixokuek orduen, Santa Maiñak. Hiru-edo hillek eta heriduek asko azela, zaurittuek.
-Zueik hamendik entzuten zittuein bonbak?
-Bai, bai, entzun geuen, hemendik ondo. Bonba haundixek zien, e? Hogeta hamasei bota zittuen.
-Ta abioi bakarra, e?
-Bakarrik etorri zan. Vittoixa aldetik. Ez dakit nik hareik Vittoixako [aeropuertuek] non dauzen. Baiñe orduen ez auen preparaute gerrie abioiekin ta ezebe, ez! Gero preparau zan, gero.
-Ya, eta Aramaixora bertara? Aramaixon bota zittuen bonbarik edo?
-Hamen ez, ez. Orduen e. Hemen gero, abanzie in auenien bota zittuen asko, asko! Hemen egon gintzen billur bateaz! [Ointxe akabauko gaittue] danok! Dana abioie, goi, harutze ta honutze, besteik ez ebillen.
-Eta eurak atakaitten euenien, zueik gorde-ta nun itten ziñien?
-Etxien egon gintzen gu, etxien.
-Etxien?
-Bai.
-Eta zuk seniderik edo lagunik edo… galdu zeben gerran?
- Ez, ez dauket seniderik bape. Geu be lau anaiok harrapau ginttuen gerriek. Ene! Lau anai… Holakoik! [Hiru anai …] hiru anaittik bat librau itten zala, bat librau ta beste bixok gerran egon gintzen.
-Francok eruenda edo …
-Bai, bai, Francok, Francok. Eta gerrie akabau baiño hille bi lehenau laugarren anaie ostea kuartelea eruenda auen.
-Ha be ya […]
-Ez auen... frentea-eta ez auen urten. Orduko, ha juen ta hille bi barru-edo akabau zan gerrie. Orduen Madrillea edo hartu auen, allegau zien zeok, militarrok allegau zien. Gu Guadalajarako frentien gengozen orduen.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia