Aramaio (Araba)

Fusilatuak Aramaion

Fusilatuak Aramaion Galdeketa egin zioten frankistek, baina bera lasai zegoen, ez zekielako herriko berri. Hainbat pertsona hil zituzten. Gero mitinetara joaten behartzen zituzten, baina bera ez zen inoiz joan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-101-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Galdeketa egin zioten frankistek, baina bera lasai zegoen, ez zekielako herriko berri. Hainbat pertsona hil zituzten. Gero mitinetara joaten behartzen zituzten, baina bera ez zen inoiz joan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Patxik esan uskun han be, euren etxien be egon ziela, Zalgon egon zala…
-Zalgon? Itxein, Zalgo, Zalgon…
-Orduen etxie itten ebitzela eta han, koartela izen zala, ez dakit, han soldauek-eta egon ziela.
-Zerien! Bai, kalien be egon zien, kalien be, oin, zera, Bitor bizi dan lekuen, han eukien euren almazenoi, hara juen gitzen garbiketan eta dienok itten. Oilluek, oillarrak, oillaskuek be han lumatu biher gituen. Ni ez nintzen juen.
-Zigortu in zinddutien, ez? Eta…
-Honbre, honbre! Kartzelaa eruen biher gindduela eta, baiñe ez neuken, ni trankil ninguen. “Yo no sé”, nik ez neuken pekatuik. Nik ez nekixen. Esan neutsena: “Yo no sé lo que es ser… de política. Yo no sé nada. A ver, yo no he vivido aquí, yo no sé quién es quién”. Nik ez nekixen. Baiñe hemen, klaro, lan asko indde auen. Pentseizu: Itturaldeko gizon gixajue be eruen eta akabo! Simontxo zerekue, Gureixakue be hartu eta eruen auen, akabo! Sekretarixue be eruen auen eta nun zienik be ez! Itten zittuen e... kitto!
-Ezauketan dozu norbaitt ulie-eta ebai eutsiena?
-Ez ez neuken… Ya sartu zienien, ya apur bat, bai danai be, gure amai be bai, bajetako, ulie ebai biher deutsiela, eta aitte kalie garbiketan, ta ama be bai. Eta ya, ba, esplikau eutsenien nor zan, gure aitte lagun haundixe zan horren aittaaz, sekretarixuaz. Eta ya ez eutsien ez, ama be etxera bieldu auen eta aitteaz be lagun in zien eta… Baiñe, falta auen… hareik sartu balitzez politto eta esplikaziñue eskatu, nor zer zan eta zer eindde auen… Iñok ez auen ezer ein, eta in auenok juen zien. Baiñe gero ez auen zertu. Gero, ba, klaro, obligetan gindduen mitinña-eta jueten. “Yo no, no voy. Yo no”.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia