Aramaio (Araba)

Antzinako sorgin kontuak

Antzinako sorgin kontuak <p>Eustakiren aitak kontatzen zuen nola sorginak aramaioar agure bat harrapatu eta errekan gora eraman zuten errekaren jaiotzeraino. Han libre utzi omen zuten, baina hurrengo egunean joan eta ez omen zuten inongo arrastorik aurkitu. Itxura denez, antzina sorginak nonahi ibiltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eustakiren aitak kontatzen zuen nola sorginak aramaioar agure bat harrapatu eta errekan gora eraman zuten errekaren jaiotzeraino. Han libre utzi omen zuten, baina hurrengo egunean joan eta ez omen zuten inongo arrastorik aurkitu. Itxura denez, antzina sorginak nonahi ibiltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sorgiñana badakit nik politte!
- Klaro, klaro [...]
- Diferenten bat ez badakit! Diferenten bat.
- Kontau sorgiñen kontuek!
- Moztxue da, e? Han, gure txakurrekikusi zelan igerri dutsen nor datorren, honek txikiñonek! Moztxue da, e? Hori beste kontuoi.
- Bai, aber, aber, bota, igual xao.
- Bueno! Ba antziñekue, hori antziñekue baiñe haik…
- Zure amandriek kontetan auena edo...?
- Bai, nire aittejaunek-eta esaten uskun horreik. Nire aittek! Aittejaune ez nauen ezautu, nire aittek esaten uskun, aurrekuek esanda.
- Aittek! Aber.
- Bueno. Aiutamentukuek edo ez dakit, beti fama txarra aiutamentukuek. Eta Aramaixotik badator horko tontorretik behera, ezta? Handik Aramaixo aldean, Salazan paretik gora igo, hemendik, atajutik, bidez be[hera] atajutik behera, ez dakizu? Atajutik behera badator, eta beheko arreka arruen, hor da Kataietik gora doiena, erreka arruen ure, ezta? Ur-errekie, gero Bolinburu, gero Zabola, eta handik gora Eskoitza alderaiño, han errekie sortu artien. Eta, hango tontorrera allegau zanien, zaratak beheien errekan, eta “Joño! Hor jabitzek! –[deskui obligaziñoi sorgiñ sorgin ibilie]– Hor jabitzek! Isi-isilik pasauko nok!”. Eta gizonoi politto-politto badator, behien egundoko –errekan– zaratak eta zaratak. Eta “Isi-isilik pasauko nok” eta behera etorri da. Sorgiñok hartu daue aurrien agurioi, errekaik erreka, errekaik erreka. Errekie joien ba hor dana, Kataietik gora ekindde, hor beheien arruen, ra,ra, ra, Bolinburutik Zabola beheko arrotik hara, handikaldeko Eskoitza aldeko Asentzion, hantxe gastetan ei zan errekioi, han urteten ei auen. Haraxe arte, rrrrrrrrrrr, sorgin pilluek, haxiek edo, haraxe arte eruen auien dana urretute. Eta hantxe, gastau jakonien uroi, erreka txarkuoi, “Nun ete nak?” ta buelta ein eta hortik bueltan etxera, etorri, dana urretute, eta “Joe!”. Baiña, itxurie, korrientie zan sorgiñek ibilttioi. Hurrengoko egunien “Ikusi biher juat /bijuat/ zer dauen!”. Markaik ezebez! Anille itxitte, ahaztute! Anille emuten jako azule, ezta?, erropa zurixei emuten jako. Anille, bai. Anill bat ahaztute itxitte, beste dana, ez markaik bez! Ta sorgin pillue egonda gabien! Eta, haik lehenaukuek hola juen zien baiñe! Holaxe zalakuen juengo zien baiñe hareik! Gure aittek be esaten auen, barre eindde esaten auen gurien. Ba [sudurrei hola eitten utsen eta] barre!
- Zure aittek berak ez auen sekula sorgiñik ikusi?
- Ez! Ez! Esanaz etorren ha, esanaz, korriduaz etorren hori, ezta? Baiñe haik lehen antziñe juen zienak, holan juengo zien, benetan zielakuen.
- Egon eingo zien ta!
- A ba sorgiñek, sorgiñek fama txarra dauko. Ez dakit nik. Sorgiñek eta, sorgiñek zer dien!
- Baiñe zer, nori ein xaue sorgiñek kalteik?
- A ba nik ez dakit ba zer, zerbait eingo utsen! Behintzet ha gora allegau zanien “Joño! Hor ete jabitzek?”
- Ta sorgiñek berakin jolasien!
- "Hor ete jabitzek? –esan auen– Hor ete jabitzek?” [obligaziñue ez auen eukiko].
- Brometan sorgiñak.
- Ba ez dakit ba nik sorgiñok zer izeten dien! Hola, andra zaharrak, ule krispuek eta horreik eta, “holako sorgiñ antza” zergaittik esaten da ba?
- Edo aldrebes! Igual andra gaztiak, rubixa-rubixak!
- E, bai, baiñe harei ez jakue /etxakue/ esaten, jeneralien zaharrai esaten jakue, e! Atso zahar, ule krispue, hola desfigurau, “holako sorgiñ antza”, ta ez dakit ba nik zetatik dator[ren]!

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia