Aramaio (Araba)

Martin anaiaren larritasunak

Martin anaiaren larritasunak Gorriek bigantxa bat kendu eta Elorriora eraman zuten, hil eta jateko. Eustakiren anaia Martin gorrien gidari ibili zen Murumendin. Ia gorriek eurek hil zuten. Aretxabaletara lehenengo, eta Gasteizera gero, ihes egin zuen Martinek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gorriek bigantxa bat kendu eta Elorriora eraman zuten, hil eta jateko. Eustakiren anaia Martin gorrien gidari ibili zen Murumendin. Ia gorriek eurek hil zuten. Aretxabaletara lehenengo, eta Gasteizera gero, ihes egin zuen Martinek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno, baiñe bai, orduen hareik gauze haundixek zien, e. Nere aitte Murugaiñen…
-Eta zuei ganaurik-eta ez otsuein kendu?
-Bai, bai! Biga bat-edo kendu uskuen, bai! Kendu uskuen ta…
-Hori, gorrixek?
-Bai. Gorrixek. Elorrixora eruen eta Elorrixon hildde. Kendu ta Elorrixon hiltten auen, ta jan. Bai, kendu, kendu eitten euen.
-Zuek orduan ardirik bazeukotzuein?
-Ez, orduen ni txikitxue nintzela kendu gittuen ardixek. Eta gure zera be, gure semie, nire anaie be larrei [jiraute] euen. Horreik milizianuek, sartu zien milizianuok, ezta? Hemenguek, gorrixok. Jente guztie batu eitten euen. Holaxe […] baiñe, jente gazte-gaztetxue hartu eta derrigor hala, hartute, ta nire anaie be zahartxue, ba nire anaie be, ,zahartxuaue, bueno, bai, bai. Nire aurrekuen aurrekuen aurrekue edo holaxen. Ta ha be eruen in auen, Martin. Ha be eruen in auen. Ta hala! Ha be fuen zan Aramaixora. Ta Aramaixon hartu auen kuadrillie, konpaiñiaren batek hartu auen /hartuen/, “tú que eres vasco, nos vas a enseñar a Murumendi. Vamos a ir a Murumendi, Murugain” hor […] itxurie. Ta zeroi, Martiñoi jarri zan aurretik, ta hortik erri… –negargurie emuten dau, niri ixe-ixe negargurie emuten [dust]– ta handik erripetik gora, ezta? Ta hor erripan, hemendik aldien fuen ezkero, bistan euen, militarrok bistan. Francon aldekuek. Ta ostetik fuen ezkero, ostetik fuen ezkero, ezer be ez. Ta gure horrek /guriorrek/ ba handik osteti-antzien eruen zittuen, osteti-antzien, hementik tirue tiretuko utsielako Apotzatik, ta “Ene, éste nos está matando!" brigada zahar bat edo. Jefe zaharren bat izen biher zan /bizan/. “Ese nos está matando! ¿Pa qué nos lleva este de aquí? Que no es el camino, este, este nos está enseñando mal.” Ta “Hala, lleva y dale un tiro!” Pentsaizu e? Holatxen, “ala! Lleva por ahí y dale un tiro!” Ta ba gure Martin “hil biher naixon /hilbinaixon/!”. Anaioi. Ta horixe esaten, ta aurretik joiezenak “ ¡Vasco! ¡Dónde está el vasco? ¡El vasco! ¡Que bien suba! El vasco” ta ba “bueno, vete, vete!” ta fuen zan baskuoi, ta gure horrek /guriorrek/ esan utsen handik peligrue euela, handik Apotzaga dauela bistan, ta bestaldetik ez eukela kontraixorik. “Ah! Nos está dirigiendo muy bien!” Ta eruen auen gora. Gurie erdi negarrez ibili, ta gero hara fuen zanien, gure Marie –bueno batzuek sinisketan daue, ta nik ez dakit sinisketakue dan–, euken lepoko zera kataie Mariek, ezta, nausixe, aiztiek, bere arrebiek ta nire aiztiek, ta deittu utsienien Aramaixora fueteko miliziano, ifiñi utsen /ifiñitzen/ haxe kataie, Karmengo Ama Birjiñie ifiñi utsen /ifiñitzen/. Ta berak Martiñek esaten auen “haretxek! Haretxek bai salbau nauela!”. Gero etorri zien behera. Bajau zien baiña "basko" gora ta "basko" behera, nausixoi aurrien baiñe! Ta bajau zien behera, Aramaixora. Ta […] esaten utsien lekuen euen tabernie, beti eurak egoten ziena, ta euken goixen kamarie. Baiñe hori milizianuek beteta, danoi. Ta hantxe kamaran egon biher izen zan zati baten. Goiko kamaran, ezta? Nire anaioi. Zati baten hantxen egon, handittik urten ta jentie dana nahaske-nahaske dabillela, ez zan iñor akordau ha nor zan be, urten auen, basorik baso, basorik baso. Ez dakit etorri zan be. Fuen zan Vittorixera. Fuen zan Atxabaltara. Gero Vittorixera, fuen zan Atxabaltara. … hemen asko fuen zien hola igexi. Fuen zan Atxabaltara. Ta gero orduen Atxabaltan sartzen isten auen, baiñe urteten ez euen isten. Espioixie dala ta Atxabaltan. Zera, militarrek Francon aldekuek urteten ez euen isten. Baiñe horko jentie Atxabalta ta kontenirute euen esniaz. Hortik Galartzakuek, ta hortik abixue bieldu auen, ba Atxabaltan euela. Bueno, Atxabaltan euela. Ta pozik ha fuen zanien, buenooo! Beheko etxekue bai, handik aldekue, Zabolako Itturraldekue be bai, Barajuengue be bai. Bueno, kuadrillie zien hemendik, banaan, baiñe azkenien Atxabaltan juntau zien. Eta gero gure aizta nausixe fuen zan, diru puxkaren bat, ta erropakin Atxabaltara, ha euen lekura, primo batenien euen. Juen zan, ta “Alto!”, “Aiba!", “No puedes vueltar. Tienes que quedar aquí. O te quedas, o haz lo que quieras, volver no puedes volver.” Ha be hantxe. Eta, bueno, han egon zien ta gero [hori] Vittorixera fan zan. Ezagunek bagauken Vittorixen. Ta aiztie, nire alabie, beste aiztie be fuen zan Vittoixara. Ta beste anaioi fuen zan orduentxe horreik grupuen juntau zien ezagunek ez dakit zenbat, “A Somosierra” fuen zien rekete. Somosierra. Ta akabau artien hantxen egon zan, Somosierran egon zan, rekete.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia