Zubipean gordeta egun osoz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arriola auzoan, senide baten etxean egon ziren, euren ganaduak auzoko hainbat baserritan banatu eta gero. Ganadu guztiekin itzuli ziren etxera, baina aitari ardi batzuk lapurtu zizkioten Tellamendiko gurutze inguruan. Herriko kuartelean zeuden gudariak egunero etortzen ziren etxera esne bila. Frontea herrira ailegatu zen egunean, etxeko andre eta umeak kaleko zubi baten azpian babestuta egon ziren egun osoz.
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:02:43
- Erref: ARA-072/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Eta zenbat… esan dozu Arrixolara fan ziñailla ganaduakin, ezta?
-Bai.
-Eta han ze egon ziñain, beste baserriren baten?
-Nire osaba, aitten arreba bat bizi zan han. Eta haren etxien…
-Orduen bi famelixa eta bi famelixen ganauak eta danak?
-Bueno, auzuen partiu gittuen ganauak, e? Auzuen bertan hartu oskun batek etxe bat batek eta bat, eta bestiek beste bat eta ba holan hartu uskuen.
-Eta gero etxera, zeuenera bueltau ziñaiñien, danakin etorri ziñain?
-Bai.
-Zeatik hor bidian jente askok galdu in zittuen ganauak, e?
-Bai, baiña, ez, ez, guk, gure aittek bai galdu zittuen ardi batzuk hor goixen, hor zerien, zela esango dot, Teillamonte? Badakitzu, Tellamonte edo hori. Kurtzie hor badau ba?
-Zela esan dozu, Tella…?
-Tellamonte esaten utsie /esatetsie/.
-Tellamonte kurtzia da?
-Bai.
-Ta hor eukitten zittun ardi batzuk, eta hor bai manej… kendu utsien /kendutsien/ ardixek, e? Horkuek kendutsien gero…
-Baiña asko ez?
-Ez, ba lehenao egoten zien ba erneixek, billotsa itteko dazenak alda batetik eta billotsak itteko dazenak beste aldetik. Hor gauken billotsak in bakuak; ez eukienak.
-Antzuak.
-Antzuak. Eta horreik, harei bai, kendutsien. Bestela ez, guk bestela ez keben euki… suertia euki geben, e? Egixe da. Ni akordetan naz horregaz.
-Eta hamen frentia orduen ze egon zan, herrixen bertan? Tiruak eta bonbazuak eta?
-Bai. Hemen kuartela egon zan. Hor esan dutsutena, guk egunero-egunero horko kuartelien egozen gizonak, soldauek, etxera etorten jakun goizien esnetara, ta akordetan naz lelengoko gerriek urten auenien, soldaua azkenengue, […] egoten zien, pillia egoten zan atetan. Eta hartu gindduen batek […] ba ekixen /bakixen/ zeozer, hartu gindduen eta sartu gindduen, erreka baten zubixa eguen, zerien…
-Tunela?
-Bai, tunela. Atorren ure, eta haraxe tunelpera sartu gindduen esaten, esan uskun: “geuk esan arte”. Ama eta anai-arrebak, ba eztakit orduen zenbat izango gitzen, hiru-lau? Han sartu ginddun tunelien. […] “geu etorri arte hemetik ez urten”.
-Zenbat denporan egon bihar izan ziñein?
-Ba egundakak.
-Jatekorik eta bazeukatsuein?
-Keba! Ez urteteko aginddu oskun ta.
-Hantxe bilddurrez, ezta?
-Ba billurra, horixe!
-Zaratarik eta tirorik eta entzuten zan?
-Tiruak eta bai.
-A, bai, e?.
-Klaro entzuten ziela.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!