Aramaio (Araba)

Laminak. Sorginak noiz amaitu ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-037-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Laminen inguruko ipuinak. Aitajaunak kontatzen zituen sorgin kontuak. Eibarren pistolak egin zirenean amaitu omen ziren gauza guzti horiek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Elkarrizketatzailea1: Ta lamiñek, lamiñek entzun dozu zerbait […]?
- Elkarrizketatzailea2: Bai, kontau ostezun lehengo egunien, arropak garbiketan egozela eta […]
- A, ba, bai! Hori be lehenau, hori be gure aittek esaten auen, haik aittejaunen kontuek, bai! Hor beheien, beheko erreka zuluen, erreka zulue, ezta? Eta hemengo jentie, ba, jueten zan. Medikue be hortxik, medikue be hortitxik ibiltten zan. Hemendik e, Torralde, e zeretik, Mazkarragatik Salasangura, bidie auen, sendatxo bat auen, atajue. Ta handik gabien badator, ta bla, bla, bla, erreka zulue, beheie, eztok? komo si no, sorgiñek egotie. “Sorgiñek ete jazek?”. Eta, goittik behera, beheko erreka zulora, eta hola. Gero gora igo behar auen Suiñaboluetara, eta, bera erreka zulora aillegau da eta, hango zaratie sorgiñok!!! Hango zaratie, ha mutillok. Eta bla, bla, bla! Arropa garbiketan eta, ebitzela. Zzzia!!! Bai! Zera: bla, bla bla, joten erropak! Bla! Hartu dau aurrien haxiek, haxe bat, zzziiii!!!, eta errekie auen leku daneraiño eruen auela errekaik erreka haxiek aurrien. Eta Asentzio peien geratu zala errekioi, eta hantxe akordau zala bera. Ba oin ez dakit horreik egixek ala guzurrek. Eta, bestela, anillek itxi zittuela sorgiñek han ahaztute, jaboiek-eta itxi zituela ahaztute, eta ba horreik esaten zittuen. Eta nik ez dakit, bene-benetan egoten gintzen orduan.
- Zelakuek zien eta komentau eutsun?
- Sorgiñek, bez, ikusi ez zen egiten, sorgiñek ba, badakizu: bruja, bruja, neure ulien antzekuek. Hola, brujas, ba …
- Eta normalak, holan, hankak eta normalak eukien […]?
- Ba ez dakit ba nik, egi esan, sorgiñek ba um, um, ze bat izengo zan biherbada. Ba ez dakit nik, e, ikusten ez dan gauzan bat edo.
- Eta okerkerixak egiten zituen edo lagundu […]?
- Sorgiñek ba, hombre, sorgiñek, ez dakizu? “Es una bruja” eta, ez dakizu zelan esaten dien. “Sorgiñe, hori sorgiñe hutse” eta.
- Onik ez auen [eitten]?
- Ez, ez ez. Ez dot pentsetan, ez. Beti, sorgiñe beti txarra.
- Lanak eitten edo baserrixek egiten edo eliza garbiketan edo ez auien lagunketan?
- Ez, ez, ez. Hortaikuek ez, ez, beste, bestelakuek.
- Eta pertsonak sekuestrau edo [eitten auien]?
- Ez, ez, ez.
- […]
- Akaso beste batek esango deutsu sekuestrau ete zittuen, nik be danak ezin ba jakin.
- Eta zer zabitzen hori, anille itxi auiela sorgiñek […]
- A, ba, sorgiñek, prisezka. Egune zabaldu, eta egune zabaldu eutsenien, ba, prisezka jaboie eta anillie bertan itxi zituela ahaztute. Egune zabaldute, itxurie gabez ibiltten die. Egune zabaldu eutsenien, han itxi zittuela ahaztute, eta, horreik ipuiñek, horretxeik die ba ipuiñek, hola ez die izengo baiñe hola ifinitteko ipuiñek izengo die edo, ez dakit ba. Beste batzuk gero esaten auen ba, bueno, horreik gastau ziela pistolak ein zienien Eibarren, ezta? ba horreik gauzok gastau ziela. Hori horixe eulixoi be, hementxe jabik ba! Eta …
- Lamiñak esaten zen, [erreka onduen] lamiñak egoten zien.
- Lamiñak bai. Lamiña edo bruja, lamina, laminak. Bai. Beste batzuk izengo die.
- Bai. Eta hankak normalak eukien?
- Ez dakit ba nik, zu maja! No, “hori izengo da sorginkerixan bat” esaten da, ez don? Esaten da […] zuk egiten duzu, e, inork be egiten ez dauen gauza, “horrek ein dau sorginkerixie”, esaten da, ezta?, ba, aide bat edo, haxe bat edo, ez dakit ba nik, ez dakit ba nik.
- Eta ba auen berbaik salbetako, berba majikoik edo?
- Berbaik apenas, berbaik apenas. Harek tzzziii!!, hartu dau haxe batek eta urek, uretan bakarrik egoten die brujok eta, ure akabau zala Asentzio peien eta hantxe akordau zala, hantxe akordau zala.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia