Ibarrako eromeriak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-016-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ibarran erromerian aita semeak ibiltzen ziren. Batak jo eta besteak dantzariei dirua eskatzen zien. Herriko ermitetan ere erromeriak eta ospakizunak egoten ziren. San Cristobalen ere erromeria handia egiten jarraitzen dela dio Mirenek. Herrikoak zein kanpokoak joaten dira eguraldi ona egiten duenean.
- Proiektua: Aramaioko sineskerak eta ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: ARA-016/021
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- G.: Eta erromerixak-eta egote ziran?
- E.: Bai!
- Bertan kalian ero...
-Ba hoixe, San Sebastian egunin kalien.
- Baña uran?
- Uran be bai! Soñua, filarmonikia eote zan or [...]. Ta, ba, ba, aitte, aitte-seme zien da aittxek batzen eban, ba borondatie ero, zea dantzan ebillenak. Zuk ezen (ez zenuen) ikusiko hori!
- Ez.
- Ba dantzan abillenak, ba, jute zan, ta..,
- Pagau eim bihar, ez?
- Pagau eim bihar!
- Hori zan hori!
- Pagau im bihar!
- Oiñ ayuntamentuak pagatzen dau! Ta bestiok dantza, ez?
- Hoixe, bestiok, bestiok dantza iñ!
- Eta gero, ermitxetan-eta, egote zan erromerixarik eta olakuak?
- Bai! Bai, batzu, leku batzutan bai. Pojemplo [gureixen] egote zan, bai, erromerixie. Gero, ee, San Cristobal be bai. San Cristobal, ba hoixe, ba, eguniin zelebrate zan, oin domekan zelebretan da. Bigarren, ju... biga... “segundo domingo de julio”! Oim bai jai erromerixa haundixe etten da han.
- Bai?
- Bai! Bueno, erromerixie, ta jentie dempora ona eon ezkero jentie juten zan bazkarixaz ta, gauzakin. Oso leku politte ra.
- Nun dau?
- Nun?
-Bai.
- Hemendi gurutza jute za? Kamiñuen?
- Kamiñuan bai.
- Ba, Olaeta ifitten dauen lekuen. Hantxe dau bistan.
-Kale, ero bide ertzian?
- Bai, bai. Kamiñue, kamiñue rao (dago). Oso leku politte ra (da). Arbola, arbolarixe haundixe. Ta gero, hor, Albiñan bertan be etten da, Soziedadien be etten da oin be. Jakingo dozu nun dan bistan?
-Bai.
- Baña han oso politta etten da gero! Umiendako bonixe (ponny) ta olako gauze. Atzaldien etorten die, ta, erromerixa haundixe etten da. Gero goixien ba, hamarretako kostunbrie dao: txorixue ta talue ta hori. Han handikaldekuen.
- Eta lehen be holan zan?
- Bai, antzea zan. Antzea zan.
- Ta ze juate zan, herrri guztia?
- Bai.
- Kaletarrak-eta be bai?
- Bai, bai, bai. Kampoti be asko etorten die, e? Larrei, letxe! Jente larrei letxe eoten da bixitan. Dempora ona eiñ ezkero...
- Bai ba! Gañera udan, eta...
- Klaro! Uran! “Segundo domingo de julio”. Eta gero bestia azkenengoko agostue! Zer onak die kanpora urteteko. Gero San Adrian be bai. Hor beste bat. Han, ee, zerera Oleta artu biherrien beste aldera jun, artu ta dao beste zer bat. Han be erromerixa haundixe etten da, oin be bai.
Egilea(k): Jaione Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!