Maria Jose Abarrategi Irasuegi

Aramaio (Araba) (1936)

Biografia

Gureia auzoko Jaurinagusi (Jaureginagusi) baserrian jaio zen. Ama auzoko Akixo baserrian jaio eta familiarekin Jaureginagusira bizitzera etorritakoa zen. Aita, berriz, Arrasateko Garagartza auzoko Bostarte baserrikoa. Sei seme-alaba izan zituzten. Auzoko eskolan ibili ondoren, 13 urterekin Bergarako Aranerreka auzoko Ubesarri baserrira joan zen neskame. Sei urte han eman eta gero Bergarako Otazua etxean jarraitu zuen neskame. Labe Garaietako ingeniari Don Jose Maria Agirreren etxean ere jardun zuen lanean bi urtez, eta baita Bergarako albaitariaren etxean ere. Gerora, neskame lanak utzi eta Aramaioko “Textil” lantegira joan zen urtebeterako. Arrasateko Elma lantegian beste zazpi urtez jardun eta gero, ezkondu egin zen, Bergarako Jose Maria Larrañagarekin. Bost seme-alaba dituzte. Bere ahizpa Rosaliarekin batera egin zitzaion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARA-112 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Txakur handi bat entregatu behar eskolan.
2 Aitarekin etxean asko ikasitakoak
3 Bergarako Ugesarrira neskame
4 Ugesarriko soldata eta propinak
5 Neskame lanak
6 Otazuara, umezain
7 Don Jose Maria Agirrenean dontzeila
8 Guztira, 11 urte neskame
9 Aramaioko eta Arrasateko lantegietan, ezkondu arte
10 Umetatik etxeko lanetan lagun behar
11 Abadeak "palo"
12 Abadeak panderoa kendu nahi gurasoei
13 Anega bat gari eta gurdikada egur abadeari
14 Ordu biko sermoiak
15 Abadea, auzoko agintari
16 Garizuman, txirikolan
17 Behi-esnea, diru-iturri
18 Esnezalearekin gorabeherak
19 Senargaia nola ezagutu
20 Antzuolako erromeriara
21 Erromeria joan aurretik baserriko lanak egin behar
22 Segan, txikitatik
23 Gari-jotzeari buruzko kontuak
24 Arto pillo artean, arrosarioa errezatzen
25 Auzolanak eta laguntza
26 Ehun-lantegiko lanak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia