Karobien inguruko azalpenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKL-005-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kisu-labeen eta galtzina-labeen (karobien) inguruko azalpenak. Berdin egiten ziren, baina harri-klaseak bereizten zituen.
- Auzoa: Urritzola
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1985(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:13
- Erref: AKL-005/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak
Transkripzioa
- Kisu-labeak eta, egin izan dira hemen?
- Bai.
- Zuk egin duzu edo ikusi duzu egiten?
- Nik ez, beño... galtzin-labëak? bai, galtzin-labiek.
- Horiek zer dira?
- Zulo etzuk ongi lurrian in? ta... gero, ori e? azpitik zulu at utzi? ta, gora erä... nunbai(t), erdi-erditik? zulu at gora; ta, arris bete? arriek ekartze itten ber zun, e? kalitze ezpatzen ematen? etzen ona, ta arris bete zul ue? ta azpitik, sue man? tä igual, zortzi o amarr eunes, suten euki? ta, erretzen tzen! ta, gorraz, gorra-gorra itten tzute, ta, kaltziñä, areki. Ta kisue igual, estilo... bera; kaltrazie izen biar tzun, arri-klasea, bai; bat zen kixuendako? ta beste at galtziñendako. Galtziñe, badakizu tzer den, ‘cal’, ‘cal y yeso’; una pa ca-... para cal, había una clase de piedra? y otra...
- Bai; segi, segi, segi euskaraz, bai...
- Ta beste klasian? galtziñentzat, bai. Ta, putzuek, ei zuen, tze? lau-bost metro bai, lurrian, ta azpitik? tunel bat bezela?... lemixko? sue, sus bete, ta ya... sue erre tzen garaien? berriz sartzeko? zea... itten tzaitiko ez jetxi, berriz sartzen tzioten, ta, zortzi-amar eunes, suten egin biar tze, ta, eh! kixkiltzen tzen! dena, ta, gorr ora gora itten tzen, zuri-zuri galtziñe, ta kixue iluntxëago...
- Baina egin, berdin egiten zen bata nola bestea?
- Bai, bai, bai, lana? igual zuke.
- Harria zen diferentea...
- Bai.
- Eta nondik ekartzen zen harri-mota hori?
- Or, goit(t)i ortan; Arramaska saten diote, mendi bet? ta andik kartzen (t)zuten.
- Arramaska?
- Arramaska, bai, orbel aietan bera da ta... ta, emen? tzer? kilometro erdi bet eonko da, galtzin-labetaa, Pinanzin dia bezte, bi... bi labe andi! ze? izinko zittuten arrek, ayek... lau metro, de diametro, bai, bakotxä(k), ta alture seion bat metro? eta je! eerki bete arris! beño, beti, tximiñie ger-, erditik uzten, ta, oi bete? eurrekin? su man? ta, anbeste eunes? juntatzen tze(n), galtziñe juntatzen tze(n), bai.
- Eta harria...
- Arri? karri biar tzen goittitik.
- Arramaska horretatik?
- Arramaskätik karri.
- Hori galtzine, eta beste harria egiteko?
- Ore ez, falsuago zena, kixuentzat illunao, tufa saten diogu, tufa e... arrie, galtziñena? fiñe, beño beste oi... bastuago.
- Eta hau nondik ekartzen zen?
- Or, ondo-ondotik, bai, beste menditto atetik? ortik.
- Nola du izena, beste menditto horrek?
- Eularbileta, Eulerro...-bileta.
- Eta hiru-lau edo sei egun egon behar tzuen, e?
- O geyo, e? ori fijo eztiut esaiñen, biño... Erreroak? berotzen duen bezela, burnie? ola... berotu biar tzen a, bere... lazköa fatzu(k).
- Eta lan horretan ari zenak zein izena zuen?
- Caleros...
- Eta euskaraz? kare-egileak edo?
- Galtzingillëak.
- Eta besteak? kisu...
- Kisu, kisus... kisuille, kisuillea.
- Eta hemen, herri honetan baziren, e? horretara dedikatzen zirenak...
- Ala, ala esaten tzuten, bazerela; nik ez nittun (t)zautu.
- Baina labe horiek bai, ezagutu dituzu...
- Lan ore bai, lan oiek ezautu dittut.
- Eta ez zen arriskurik? mendia... erretzen hasi edo?
- Ez, peligroik etzen.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!