Arakil (Nafarroa)

Ukuilu, ur eta alorren bedeinkapena

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKL-005-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Anton eguneko bedeinkapenak. San Gregorio egunean apaizak ura bedeinkatzen zuen eta alorrez alor joaten ziren bedeinkazioa zabaltzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta baita ere, ez dakit iraztorra edo zer beste erre, eta haren kea ukuiluan zabaldu edo... hori noiz edo nola izaten da?
- Ah!... ori? San Anton.
- San Anton? aber, hori nola da?
- Ba... lemixko? makil betzuk eta, zea batzuk, elizea eaman; oain ya ezta itten, e? eamaten tzeen, ta, apezak bedeiketu, ta geo? ore’re ez, sekatu lemixiko, ta urrengo urteako. Ta, San Anton goizian? su in? ta, puske aiek? ya erre tzeen garaien? artu, zartai zar batian, zartagi badakizu zer den? zartai zar batëan? ta, okoillun buelta eman, animele guztiei, muturretik pasatuz, jeje! färres... oe, esainko zuten: “Obe pentsu ona ematen baneek... ekia beño”.
- Obe pentsu ona?
- “Pentsu ematen baneek”, animeliak esainko zutela: “Mejor si me das buen pienso que... que el humo”... e? kostunbre oi... zautu nuen nik. Ta, beste kostunbre at bazen? San Gregorio, maietzean, beatzigarrenean; ta, urea bedeikatzen tzun apezak, ta ur oe artu? katillu (b)etian o eltze (b)atëan? ta gue ama? alorres alorres, ta gure ama bezela, beste guztiek e bai, ta, artatik gari onak tortzeko? eta, Jaingoikoa(k) libretzeko... eauntsi txarres? ta olako, orazioaz itzulkin? ta, denai buelta ematen tzion. Ta, azkenian? sobratzen tzena... “Iñok ezpadu siñestatzen? o balën bada, bakarren bat siñestatzen
eztuna? arren gariek ere salba daitzela”, ta, botatzen tzen... sobratzen tzena; buelta manderëa!
- Polita, e?
- Bai; oin ya, gauze oiek gal-, pasatu dee.
- Apezak ez zuen inoiz alorrak-eta bedeinkatzen?
- Baita ere! bai.
- Eta baita ere saguen kontra eta...?
- Baita ere, bai, bai, bazëren, bai.
- Hori noiz izaten zen?
- Erri guztietan? gurutzeak tzeren, mendin; emen ee bazeen, elizetik beida o? gurutze at, tzuresköa: lau makil, ola? an eoten tzen ta... zer feri-, fetxetan, eztitzut seguru esaen... beti’re, Paskoak...-kin, torritzen tzen jai ori, o... fest ori. Eun artan? asi bear tzeen, rogatibek, rogatibek etsaten tzioten gauze oiei-ta, e? ta... apeza artu? ta erri guztie juaten giñen gurutze artaa? ta apeza, orduen, beikatzen zittun kanpöak, mendik eta... denak, bai. Ta ya, pixkepixkeka gurutze oik denak, kendu dëe. Emen bazen bat, or beste at, ta, erri guztietan bazeen bi o iru, beño, oain, iñok e, iñok eztu... señaleik maten ya.
- Eta nork kendu ditu, edo?
- Ara! ez... ori, ori, kostunbriak juan dee ta, iñok eztio, eztio kasuik in. Oain e, esan dute, bai, Lunbierren, sekuleko desastriak in tutela; ba omen tzeen kru-, gurutzeak eta gauzäk, ta... denak puskätu ta, elizen ee zerbaitt in dute.
- Bai?
- Bai, eunotan e? ni... biar, izeinko ittu amabost eun, la... peregrinación de los... enfermos? Jabierren eondu nitzen, ta, Lunbierren ee bai, ta, orduskeos? periodikoan leittu ut, desastriak in ttutela, elizen? ta alako... lekutan, gurutzeak bazeela? ta ixkrizio ttar batzuk e paretetan in ttutela... Bah! mal sin provecho; nai ezpaduk, utzak!
- Eta apezak, hori bedeinkatzearekin batera, ez zuen zerbait egiten arratoiak edo saguak edo...
- Bai-bai, bee... orazioak bazittun, bai: “Líbranos del...”, ta badakizu? nik ezt-, ez nittun gauzä, guk goguan artu beño... ba ez! bazittun gauze bakotxak, bee... orazioa bazun, bai. Gu pozik e juaten giñen! ta gañea, juaten tzeen guztiei? gosari pixkuat eamaten giñun? ta, ogi t’ard(o)a? nai giñun guztie, eun ortan, bai.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia