Antzuola (Gipuzkoa)

Gerra denboran ere eskolara

Gerra denboran ere eskolara <p>Maria maistrarekin hasi zen "eskola txikian". Hiru urtetatik sei urtera arte eskola txikian ibilita pasatu zen handira, eskola nazionaletara, harik eta 16 urte izan zituen arte. "Se&ntilde;orita Dora" eta "Se&ntilde;orita Nati" izan zituen nazionaletako maistrak, nafarrak biak. Gerra denboran eskola ez zen itxi. <em>Cara al Sol</em> kantatzen zuten eta euskara debekatu egin zieten. 'Txinituentzako' omen ziren euskaraz mintzatzeagatik jartzen zieten 10 zentimoko isunak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-075-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maria maistrarekin hasi zen "eskola txikian". Hiru urtetatik sei urtera arte eskola txikian ibilita pasatu zen handira, eskola nazionaletara, harik eta 16 urte izan zituen arte. "Señorita Dora" eta "Señorita Nati" izan zituen nazionaletako maistrak, nafarrak biak. Gerra denboran eskola ez zen itxi. Cara al Sol kantatzen zuten eta euskara debekatu egin zieten. 'Txinituentzako' omen ziren euskaraz mintzatzeagatik jartzen zieten 10 zentimoko isunak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu eskolara fango ziñan.
-Bai horixe.
-Eskola Txikixan edo?
-Lehenengo eskola txiki bat, hori. Maestria zan Maria, Maria maestria.
-Zenbat urtekin hasi ziñan hor?
-Txiki-txikittatik, hiru urtekin igual. Zeatikan gero eskola nagusittara sei urtekin juan nitzan. Sei urtekin eskola nagusixan hasi nitzan.
-Eskola nagusixak nazionalak edo horreik ziran?
-Horrek ziran, bai. Nazionalak. Ni betik eskola nazionaletara jun nitzan.
-Hirutik sei arte eskola txikiñian…
-Hori. Eta gero eskola nazionaletara.
-Noiz arte?
-Ba hamasei urte arte-edo hor ibilli giñan, zeozer ikasiko ete giñan, baiña ez giñuan ezer ikasi eta.
-Hamahiru urte. Hainbeste urtietan zerbait ikasiko zeben horregatiok.
-Bai, ahaztu jaku danak.
-Maria euen eskola txikiñian maistra, eta bestien, eskola nagusixan?
-Eskola nagusixan hasi giñanien zan Señorita Dora, Señorita Dora eta Señorita Nati. Ni harekin ibili nitzan.
-Bi horreikin?
-Bai. Panplonakuak-edo, naparrak ziren.
-Naparrak?
-Naparrak.
-Zu hiru urtekin fan baziñan, ondiok gerra aurrian, ezta?
-Honbre! Gerra aurrian, gerra denporan ibilli giñan eskolan eta. 'Cara al Sol'-ta kantau eta horrek danak itten giñuzten!
-Hori gerra ostien izango zan.
-Gerra denporan!
-A, gerra denporan be eskolia egon zan?
-Klaro, eskolia egon zan bai, bai, bai. Maistra bat bialdu in zeben, bialdu in zeben.
-Gorrixa zan hala?
-Bai, kuttauak pasau zittuan beriak. Hilda dago, baiña pasau zittuan beriak. Eta hamasei urte arte gero eskola nazionaletan.
-Zuek orduan gerra denporan ez zeuen etenaldirik euki eskolan?
-Ez, ez, ez. Euki giñuan eskolia, 'Cara al Sol' kantau ta…
-Eta beuen diferentziarik gerra aurretik gerra denporara eskolan? Euskeria eta?
-Bai, ez doskuen lagatzen. Euskeraz itten ez doskuen lagatzen.
-Baiña aurretik bai, ezta?
-Aurretik bai, eskola txikixan-eta bai, baiña eskola nazionaletan ez doskuen lagatzen euskeraz egitten.
-“Prohibido”.
-“Prohibido”, eta itten zoskuen aste bukaeretan, zapatuan, euskeraz itten zebanak azkenengo egunian, euskeria itten zeban momentuan, haurak astelehenian eruan bihar zeban hamar zentimo txinuendako. Txinituendako, pentsa eizu zelako kastigua.
-Hamar zentimoko multia?
-Hamar zentimoko multia euskeraz egittiarren.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia