Antzuola (Gipuzkoa)

Gerraosteko gosetea

Gerraosteko gosetea <p>Aitak bazituen terreno batzuk eta, garraiolaria izanik, salmentarako jakiak ekartzen zituen. Horri guztiari esker, Puritaren etxean ez zen gerraosteko gosetea nabaritu. Egoera ez zen izan berdina etxe denetan. Puritak gose denborako pasadizo pare bat kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak bazituen terreno batzuk eta, garraiolaria izanik, salmentarako jakiak ekartzen zituen. Horri guztiari esker, Puritaren etxean ez zen gerraosteko gosetea nabaritu. Egoera ez zen izan berdina etxe denetan. Puritak gose denborako pasadizo pare bat kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen aittatu dozu erropak itteko eta alpargatak erosteko eta kargia zala famelixa batzutan eta, klaro, bihar bada hori zuek hasiko ziñain dantzan gerraosteko ondiok gosetia eta pasau barik, ezta?
-Bai, porke ondikan berrogeittikan berrogeita hamarrera egon zan bastante zera, ez euan orduan erropa erosteko eta artian, artian sekuela asko zeuan orduan artian e? Famelixetan ta…
-Zuek hemen etxien goserik edo estutasunik euki dozue?
-Ez, guk ez giñuan pasau. Porke guk terrenuak geuzkan, eta gurian aitta oso zan artian zera euki arren, kamioia-eta, harek batian artua eta babia ez zan faltatzen gurian. Patatia be ez, eta baten batzuk ekarri eta "aunque sea" ba, han gertau itten zan.
-Zure aittak terrenuak alkilauta-eta eukitten zittuan?
-Terrenua geunkan geuria.
-Labrantzarik itten zeuein?
-Labrantzia, bueno labrantzia, terreno bat ba soro bastante, neure amana zan haura, hemengo etxe zeratikan, amana zan haura. Gero zeukan alkilauta beste etxe bat, edo beste soro bat haundixa zeukan aittak alkilauta zeukan, ta harek bueno, haura zan oso zera, harek hurringo igual erosten zeban sagasti bat sagarraz beteta, sagar hareik batu eta hala, nere ahizpa zaharrena eta anaia benga! Eibarrera igual saltzera bialtzen zittuen.
-Plazara?
-Negoziantia. Eta juten baldin bazan Naparruara edo Rioja aldera-edo, harek ardaotara eta lastotara juten ziren asko. Baiña holako biaje zeren batekin juten baldin bazan, ez baldin bazaukan ezer hartu eta kamioia beteko zeben, piparraz, ba piparrakin.
-Eta gero piparrak saldu.
-Piparrak saltzen. Niretako hasarrerik haundixena hori izaten zan. Etxerik etxe piparrak saltzera jtia.
-Antzuolan bertan?
-Horixe!
-Otzariakin etxerik etxe piparrakin?
-Ez, jun eta enkargua emuten zotsun eta gero hartu eta eruatera, hortantxe. Eta nire hasarria! Eskerrak geukan…
-Zure aittak kamionakin orduan diru apurtxo bat juntau itten eben.
-Bai horixe. Horreik hola ekartzen zittun. Klaro, gustora auen jentia, ez euen orduan, ez zan ekartzen, tamaiño horretan hemen ez zan egoten hola, eta ekartzen zebenian piparrak-eta ba, merke egoten ziren orduan hola ekarritta. Eta baiña niri sekulako lotsia emuten, lotsia, eskerrak neukenari lagun bat hemen, haura ipintzen naben aurretik eta…
-Orduen dendia ez, baiña zeuek etxerik etxe saltzen zittuein aittak ekarten zittuenok.
-Bai, bai, harek…
-Eta zuk zeuk gerraosteko, hemen kasurik Antzuolan ez dakotzu goguan hola, famelixan batzuk geizki pasautakuak edo?
-Famelixak asko geizki pasautakuak dauz gosiakin, bai. Nik entzunda daukat batena, eta hementxe bizi zan gertuan. Eta juten zala babia hartzen, baba denporan, gabaz jun eta babia hartzen zeban.
-Sorotik?
-Sorotikan. Eta klaro, nagusixak ikusi zeban baiña esaten zeban, persona hori hortara juteko, ze tamaiñotako gosia pasatzen daben horrek! Porke zan persona bat oso zintzua eta zera. Hortara juteko!
-Batzuk gogorrak ikusiko zittuein.
-Nire lagun batek esaten zostana, porru-patatak gustatzia, eta niri gustatzen jatela porru-patatak, eta harek esaten zosten, bai baiña zuenian patatak porruakin jaten dira eta gurian berriz porruak patatakin. Ez zala berdiña, ta porruak […]

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia