Eskolako kontuak; non bazkaltzen zuten astegunetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-067-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ANT-067/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
-Orduan goizian goiz eskolara jetxi, bazkaldu bertan eitten zenduen?
-Ez. Guk etxe... Dendatxo bat zeuken eta amistade haundixa geunkan eta hantxe bazkaltzen giñuan.
-Ezaunen batzuen etxian?
-Ezaunen etxian. Enda... Harek edarki emoten zeben bazkaixa, e! Etxeko bezelaxe zien gurian. Baiña zuzen ibilli bihar, e! Hango etxeko etxekoandria zuzena zan. Holaxe ikisi bihar puxkat guk'e edukaziñua, bestela ze ikisiko giñuan ba, ezebez.
-Eta arratsaldian berriz be eskolara eta gero etxera.
-A bai. Goizian zortzitterditan sartzen giñan eta hamaika t'erdittan urten. Gero, horko nausixa zan letxerua. Eta ordurako kamiona zeukan harek, e! Eta Eibarrera letxero ibili zan.
-Antzuolatik?
-Bai. Urte askuan.
-Eta ze eitten zeban?
-Esnia batu eta egunero Eibarrera juten zan haura. Errekadista. Errekau eta zer dana ebaltzen zeban. Eta haura etortzen zan ordu batak eta erdiak inguruan bueltan, eta gu ate onduan haura noiz etorriko zan bazkaltzeko. Haura etortzen zanian, danok batera bazkaltzen giñuan. Enda... Oin umiei ardaorik ez jakue emuten, baiña guri holako baso txiki baten ardao tragotxua emoten zoskuen. Piztu eitten zebala umia eta! Hango etxekoandriak. Umiak tristealdixak eukitzen zittuela eta puxkat piztu eitten zala, enda...
-Poz-pozik eskolara berriz.
-Gero eskolara berriz.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!