Baserrien errenta noiz eta nola ordaintzen zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-065-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garai batean baserritar gehienak errenteroak ziren; etxe-jabeak. Errenta, garitan ordaintzen zen. Gabonetan, kapoiak; uda aldean, oilaskoak eta oilandak. Santo Tomas eguna, errenta ordaintzeko eguna. Gariaren balioa, dirutan eramaten zitzaion etxe-jabeari.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:04:15
- Erref: ANT-065/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-Orduan historixia daka basarri honek.
-Guk ez dou euki. Hogeta bost urte neuzkala erosi; saltzeko ipiñi zeben eta erosi giñuan etxia.
-Orduan sasoi batian zer izeten zien?
-Errenteruak. Gu be errenteruak giñen.
-Hemen pare bat jabe edo baserri asko zeuzkenak?
-Batzuk bai, batzuk lau-bost basarri edo gehixao zeuzkenak. Eta gure mediku horrek hemen zeuzkan lau, Antzuelan, eta Bergan beste bat. Gero danak saldu zittuan. Oin baiño merkiao zeren eta tira, eskerrak hari. Dirurik ez zeuan orduan e, [...] guk hogeta bost urte geunzkanian diruik ez zeuan. Basuan ibiltzen giñan eta hortxe. Eta jornala.
-Eta orduan errentia zela pagatzen zan?
-Garittan. Hogeta hiru anea garin balixua.
-Eta anegiak zenbat kilo dakaz?
-"Cuarentaidós y medio o tres", anegiak. Eta haura pagatzen zan garixak ze diru eitten zeban. Orduan diru bat izeten zan gerratian, garixa kendu be eitten zeben eta tasa bat zeukan garixak. Eta tasa haura pagatzen zan. Nola esango dotsut ba? Garixak Gipuzkua edo danak edo, prezio bat zeukan garixak. Ez batak hamar pezeta eta bestiak bost eta hola ez. Prezio bat. Ze eitten zeban, ba haretxen gorabeheran pagatzen zan errentia.
-Justina: eta gero kapoi paria edo ze zan ba?
-Bueno, gero kapoiak pare bat Gabonetan eta udan oillaskuak hiru tandatan eta agostuan oillandak nausixari eruaten jakon.
Justina: lau tandatan.
-Hiru tandatan, oillaskuak, oillandak eta kapoiak. [...] Bueno, baiña bestiak ez zien errenta. Harek zian, e... lelenguan eruaten hasi igual eta gero ba obligaziñua bezela.
-Garixa-ta ze pagatzen jakon, agostu aldian edo?
-Gabonetan. Santo Tomasetan errentia pagatzen zan. "El día veintidós de diciembre" errentia pagatzeko eguna.
-Orduan zer eruaten zontsen, hogeta bi anegak ala horren dirua?
-Dirua, dirua. Bere preziua, garixa zeuan ba, ez zan egongo puntarengua. Gobiernuak ipinittako preziua.
-Hori gerra sasoian?
-Bai ba.
-Eta aurretik garixa ez jakon eruaten?
-Garixa ez. Beti dirua. Gose-urtia edo zanian eskatzen zittuan. Berrehun kilo edo, errotara eruaten ei otsen, baiña errentan deskittatzen zan haura. Erendako ogixa, Errotaberrin panaderixia zeuan, iriña eta eitten zittuen, eta hara eruaten giñutzen, eta gero handik ogixa jasoko zeben erak. Tratun bat eukiko zeben eta.
-Baiña zure aittan sasoian garixa eruatia ez zan? Beti dirua?
-Gure akorduan ez beñepein ez da eruan garirik.
-Jakin garixa zenbatian dauan eta horren arabera...
-Bai, gobiernuak ipintzen zeban preziuan pagatzen zan garixa.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!