Gari-jotzea Antzuolako plazan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-064-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Suinak duela bi urte garia erein eta Antzuolako plazan jende aurrean jo zuen. Igitaiarekin, segarekin eta makinarekin ebaki; gari-azaoak lotu; metatu; garia jo.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 01a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ANT-064/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Bestelako kontuak » Gaur egungo kontuak
Transkripzioa
- Oin jo eitten zien, sasoe honetan gari-jotzia. Oin bi urte hamen garixa gure suinak ipiñi zeban. Hori da muestria, hori laga giñuan etxian. Beran gurasuen etxian, beran gurasuen etxian kapritxua euki zaban, eta [Anelgar] horrek eta kanpaiña bat propagandia eitteko ba zerbaitt diferentia ein bihar zala. Eta ba garixa erein azaruan ein zeban, eta gero garixa heldu zanian anunziau ein zeban, periodikuetan eta danian anunziau zan. Eta etorri zian, Euskal Telebistakuak eta etorri zian hartzera, eta han egon zian danak, eta eguna ipinitta zeuan igande bat, eta ein zan lehenengo ieteixakin, batzuk ebaitzen, ieteixakin ebaitzen; gero segadoria, azkenaldera, bueno, segiakin. Hiru modutara ein zan aprobia, Jentiak ikusi daixen nola eitten zan. Lehenengo ieteixakin, lehenao itten zan moduan; gero segiai akoplau eskobaria, ya batu daixen, ebagitzen dabena puxkat batuta geratu daiñ lotzeko garixa. Zeatik eze lehen lotu ein bihar izeten zan ieteixakin hartu hola, eta bi eskukarakin edo..., bai, esku ona zeukanak bi eskukarakin itten zeban azaua esaten jakona. Eskukaria hartu eta ipintzen zan ziharka hola. Ipintzen zan ziharka, bigarrena bota; eta gero atzetik, jeneralian emakumiak itten zeben lan hori, azauak lotu. Garixai berai etenak, etekiñak kendu hiru-lau bat, eta harekin lotu. Gero harek bentajia eukitzen zeban ba garixa pillatzeko, metatzeko, metatu bihar izeten zan, zegaittik eze gari-jotia ba soziedadiak zeren. Honek esan dabena ez, honek gutxi nola hartzen zeben, ez zeuken makinaik. Zegatik eze makinak be pagau in bihar zien. Eta soziedadiak zeren, gure auzuan be bi soziedade zeren.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!