Euskara vs. erdara; debekuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-059-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erdaraz nola ikasi zuten. Kaleko umeak eskolara gehiago joaten ziren; kalean ere erdaldun gehiago, etab. Garai batean, erdaraz egitea dotoreagoa zen. Antzuolan egondako maisu-maistrak. Gerra garaian, Oñatin desterratua izan zen irakasle euskaldunaren inguruko aipamenak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko uztailaren 04a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: ANT-059/014
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
Kontxita: Guk basarrikuak baiño gehitxuao ikisiko giñuan euskeraz...
Cecilia: Egunero juan. Egunero jun. Basarrikuak gehixao faillau.
-Kalian egunero kanpotarrei entzun...
Kontxita: harek ez zekixen euskeraz, eta betik euskaldunak klaudikau bihar, e. Erak euskeraz ez zeben ikisten, eta guk erderaz ikisi eitten giñuan.
Cecilia: Orduan ba erderaz eittia... Ez dakit, uste dot izen zala epoka bat hola elegantiaua edo. Euskeraz bakarrik zekixena, "ze basarrittara" edo "qué casera" erderaz esaten zan.
(...)
-Orduan eskolan erderaz ein bihar?
Cecilia: Hamen sekula ez da egon maixo eta maistra euskaldunik, sekula be ez da egon.
-Beti kanpotarrak?
Cecilia: Beti kanpotarrak, esan daben Edurne hori etorri arte.
-Baina hori gerora...
Cecilia: Hori bertakua zan. Oñatiarra zan, abertzalia zan, bizi da [oinddio].
-Orduan mutur batetik bestera pasauko zan...
Kontxita: Kartzelan haura Zamoran egon zan kastigauta. Persona on bat izetetikan, ez dakigu zertan hartu zeben, eta fuera! Lelengo kartzelan; lelengo illia moztu eta herrixan pasiau eta gero kartzelara; eta gero horraittiokan konsegidu zeban etortzia. Harek, pentsa eizu, euskeria ta...
-Orduan zer egon zan, desterrauta edo?
-Bai.
-Ze urte ingurutan izan zan hori?
Kontxita: Ba hori gerra ostian.
-Ulia moztu eta egin zetsena?
Kontxita: A, hori? Treintaiseisian erten zeban, hamen treintaiseisian sartu zien, ezta, Antzuelan?
-Bai. "Septienbre veintidós".
-Ulia moztu zotsen. Eta esan dozu kaletik zihar pasiau?
Kontxita: Umillaziño gehixao ze nahi dozu ba? Antzuolan ez, hori Oñatin. Hauraxe etorriko zan lelengoko maistra euskalduna. Bueno, Mari Zugasti be.
-Aurretik Azkaraten hor zeren doña Blanca eta.
Kontxita: Ni harekin ibili nintzan. Eta itxuria danez karlistia izengo zan, eta gu ez giñan ba klase horretakuak.
-Ni don Elias eta don Jose. Bat Harokua eta bestia ez dakit Valladolid edo Salamanka edo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!