Antzuola (Gipuzkoa)

Umetan lagunartean jolasten zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lagunartea. Umetako jolasak. Ez zegoen gauza handirik, eta ahal zenarekin jolasten zuten. Imajinazio handia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nere lagunak [ibiltziari] laga zotsenian be ya pixkat [... zialako], nik [...] kuadrillan ta hola, mutillekin hasitta, [Maribi ta Maritxu] ta honek lehenao zertu zien. Ta gero mutillekin pentsatzen jartzen zaranian, ya kozineketak lagata [...]. Baiña ni akordatzen naiz...
- Ni asko. Asko ibiltzen nitzen ni.
- [...]
- Bai, ta teillak eta platerak...
- Teillak, etxian apurtzen zian ontzixak...
- Ontzixan zatixak eta hantxe. Holaxe.
- Ta koziñia [... zanian], ha zan ya "una cosa grande".
- Bai horixe! Bueno, ez zeuan oingo...
- [...]-eta be, zerak, kartoizkuak. Alfonbrak kartoizkuak.
- [... ] Kandela batzuk izeten zien [...]
- [...]
- Imajinaziñua kreatzen giñuan hortara!
- [...] "Galletas [Oliver]" izaten zian ta holako orri batzuk etortzen zian; harek "galletas [Oliver]", aparte ipinitta, holan, teilla haundi baten gailletak muestrarako ta...
- Bai, bai, bai. Ta gero guk [hemen ibiltzen giñun] muñekak, horrek, rekortiak, ez dakizu?
- A! Bai!
- Harek jantzi ta...
- Rekortabliak.
- Bai, rekortable horrek. Bueno, guk udan bazkalostian, [San Juan...] haretxen azpira jun, hartu harek, denpora guztian koziñeketan. Guk zenbat koziñeketa ein giñuan...!
- Guk be asko.
- Eta gero baitta gustatzen jakun, honek, txistiak be, "de hadas", ezta? Ai! Biziauta!
- A, bai! Biziua! Biziua!
- "Cuentos de hadas"...
- Bai, hola, rebista batzuk izeten zien "de hadas" ta dibujua, dana dibujauta ta. Ba, oin komik edo hortaiko... ez dakit, "de hadas"... Harek asko gustatzen jakun. Eta ez zeuan...
- Bai, orduan be ahal zana.
- Ahal zana. Bai. Ez zeuan ostiantzian...
- [...] Peter Pan-en ipuiña [...]. Ni akordatzen naiz, hori liburuori erregalau zostenian, ba, leitzen hasi nitzanian ya, ya katalogau neban negar eitteko liburua ta [gero] negar eraitten zostan eta beti negar eitteko liburuak baztarren baten ezkutauta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia