Antzuola (Gipuzkoa)

Frantziara ihesi gerra garaian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-009-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1938ko udaberria. Francoren tropak; erregularrak. Antzuola, Bergara inguruan artilleria. Familia Frantziara ihesi.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero, ba, esan doten hori, udaberri hortan jo zeban berriz hemen Franco-k… Hemen tropa asko sartu zan. Franco-k zeuzkan Afrikan [erregularrak] esaten jatenak. Horrek zien marrokixak. Hemenguak [be bai] Ni tropa horretan […] soldau. Hemenguak, españolak eta marrokixak, ta zien Espaiñian ejerzitua zan hori be legiñuan antzera, ezta? Eta horrek be asko egon zian hemen, frentia apurtu ta aurrera eitteko. Ta italianuak be bai; artillerixia asko ta asko italianua zan. Bergaran [egon] zan, ba, Antzuolatik Bergarara, hor kamiño ingurutan traktoria ta kamioia ta kañoia izugarri. Eta gero, ba, apurtu zan Elgetako frentia ta, ba, aurrera ta aurrera ta aurrera ta estutzen. Ta honek [… aitta hil], amakin, umi… danak anaiok estutzen, estutzen, ihesi, aurrera, galdu. [Behixak] be azkenian galdu, umoria be galdu, dana galdu… Kendu […], rekisau. Eta [danok] be galdu. Azkenian, azkenengo muturrian, ahal dan moduan enbarkaziñon batzuk hartu eta Franziara pasau zian. Ta honek bezela milla […], millaka igual. Eta gero, itsasuan ikusi […] zeben gerrako barkon bat Franco-na eta estu ta larri, kañonazon batekin danak hundiduko ete zittuen. Baiña ez, horraittio, ba, ikusi dana umia-ta soldaua ez zana ta hala Frantziara pasau zian. Pasau Frantziara, […] berriz Espaiñiara. Euskal Herrixa dana Franco-na. Ya norteko frentia akabauta; geratzen zan bakarrik Levante, Barcelona, frente de […]. Horixe geratzen jakon bakarrik Franco-ri, Barzelona, Kataluña. Gero [Franzitik espulsau, berriz. Nora juan? Bueno, ba, bueno, Barzelonara]. Geronara pasau zian, […]. Han Geronan, han […] eta azkenengo Franco-n tropak, uste dot, hantxe prisionero in zittuela. Haintxe in zittuen prisionero.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia