Antzuola (Gipuzkoa)

Gaztagintza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztaiak nola egiten zituzten. Gaztaiak egiteko beharrezkoak diren tresnak, azpiegitura.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gaztaiak, --akaso geure burua gehixei abonatzia izengo da--, baiña gure gaztaiak sekulako estimaziñua eukitzen zeben. Gurian amak jakin zeban gaztaiak eitten, baiña primerakuak, e! Oso, oso estimaziño haundixa eukitzen eben gure gaztaiak. Eta ez amak bakarrik, amagandik ikasi zeban Klaritak be bai. Klaritak be gaztaiak eitten dittu, oindio pazientzia gehixao gure amak baiño, eta ixa berari irabazi ein jao gure Klaritak gaztaiak onak eitten.
- Bai, asko ein dittu, ezta?
- Asko. Zeatik gero, ardixak kendutzian, geratu giñan ardi barik, ta zeozertara [...] bihar zan ta euki giñutzen lau behi. Dinamarkatik ekarrittako baten jatorrixa zian; danesas ziran horrek, ta esne askokuak zian. Ta orduan zihero dedikau giñan, ba, nik ganauak gobernau ta esniak ekarri sukaldera, ta gure Klaritak sukaldien gaztaiak ein. Eta egunian, ba, ekin gontsan bost gaztai behi esniakin [eindakuak]. Baiña oso kalidade oneko esnia zeukan harek behi dinamarkar harek. Eta, halaxe, gaztaiak, baiña oso, oso onak. Juaten zan plazara gaztaiekin ta eukitzen zeban tamaiño hartako estimaziñua, ya bera be pentsatzen zeban askotan jan ein bihar zebela.
- Ta gaztaia eitteko trastiak-eta ondio hemen dauzkatzue?
- Prentsia guk euki giñuan, baiña urte asko zeukan ta zerenak jo zeban ta apurtu ein zan. Puntura arte egon dia, e? Puntura arte egon dia. Ondio horrek zihero ezkutau dittugula denpora gutxi da. Baiña zerenak jota zeuan. Ta nola pisuak-eta ipini bihar jakon, prentsan estutzeko harri batzuk ipintzen jakon, estutzeko, ba, pisuari eusteko ez zien gauza prentsa horrek, ta trabarako bestetarako ez zeuan ta ya kendu [zan]. Bai. Baiña dana eitten zan eskuz, e! Dana zan, hola, erderaz esaten jakon... "artesanía pura" zan. "Artesanía pura" zan. Gaztaiak lana asko dauka. Asko dauka, ta, gaiñera, kontinuidadia biher dau, erderaz esanda. Gaztaia, eittia bakarrik ez da. Ta parajia be beretako modukua komeni jako. Edozein baserri-etxe ez da, pentsatzen dot, gaztaiandako. Biher dau baserri-etxiek euki deixela, hola, lokal batzuk hotz-beruek gorabehera gutxi ebaliko dabenak. Entenditzen dozu? [Beti izen] deilla udan freskua. Udan freskua izen deilla, zeatik gaztaia beruak udan hondatu eitten dau. Hori ez dau bihar gaztaiak. Gaztaia konserbau bihar da freskua. Ta gero, ba, gaztai danari eitten jako, sekatzen dan denporan, nola humedadia eukitzen daben, ba, lizuna eitten jako. Eta lizun hori, garbittu ein biher izeten dia gaztaiak. Egun bittatik gaztai danak ur epeletan garbittu ta gero sekatu atzera eren lekutan ipintzeko. Eta horrek garbittasunorrek ekartzen jaue gero azala, azal fintzia, azala eittia. Zenbat eta garbittu gehixao emoten jakon gaztaiari, azal fiñaua eitten jako ta azal edarraua eukitzen dau gaztaiak. Bueno, holaxe.
- Hementxe eukitzen zittuan, ezta?
- Bai. Hau oso... gure etxia oso ona zan gaztaiendako, e? Oso, oso ona. Guk hortan, hori euki giñuan. Beste alde batzuetarako ez zan egokixa. Soluan lana eitteko neke askoko etxia zan, zeatik basarrixa goixan ta terrenuak behian, ta aldapa haundixak eta horrek danok. Baiña beste alde batzuetarako bere bentajak euki dittu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia