Antzinako ohitura erlijiosoak; sineskerak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-007-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antzinako ohiturak; sineskerak. Bidegurutzeak. Hileta-elizkizunak kategoria desberdinetakoak. Meza ondoren jan-edana.
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maria Jesus Arbulu
- Data:
- Iraupena: 0:03:12
- Erref: ANT-007/019
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Transkripzioa
- Ta entierruak eta gero ez zan eitten gero zeozer, hola, afari edo…
- Bai, bazkaixa, bazkaixa emoten zan orduan. Entierrora-ta orduan etortzen zian eguardixan. Hamarretan-ta eitten zian.
- A! Entierruak goizetik eitten zien…
- Entierruak egoten zian klasiak, e! Primeria ta segundia.
- A! Bai? Esistitzen zeban? Kategorixak esistitzen zeban, e?
- Bai. Primeria eingo zan… e… bai, segundia bederatziretan edo ta primeria hamarretan eitten zan.
- Ta ze diferetia eukitzen zeban hola…?
- Ba, [abade…] elizkizun zera ta organua ta, ba, bere zerak eukitzen zittuan.
- […]
- Bai.
- Eta primerakua edo segundakua eittia zeren arabera zeuan?
- E?
- Dirua…?
- Preziuak eukiko zeban diferenzia hori, bai. Klaro, abadiak be ekartzen zian… Orduan [gorputz presenteko] mezak izeten zian, osea, entierroko denboran altara danetan mezak emoten abadiak.
- A! Batera?
- Bai. Lehen hori izeten zan. Danak batera, e?
- Kategorixa…
- Gurian amandrianian, ez dakit […], ez dakit zeintzuk etorri zian; Lazkaoti edo, ez dakit nundik etorri zian. Danak batera han, altarak badare, ba?
- Bai, aldameneko…
- Aldamenetako haretan harek mezia emoten zeben. Gero, mezia etaratzera be sakristeixara juaten zan orduan.
- Hori beti, ohittura hori beti egon izen da, mezia etaratze hori?
- Nere akorduan bai. Bai. Hori… Bai, nere akorduan bai. Bai, zeatik gurien aittajunak eta ez dakit, baiña aittana bai, behintzet, eta amana be bai ta […]. Baiña gero orduan etara biher izeten zan, hola, […] bat bezela altaran. Ta entierrua zanian [edo bestetan], [entierrua] ta “Bai, jun biharko da, mezia be etarata dauka ta”. Ta egoten zan bat […] tragorako. Gero tragua emoten zan meza-ostian.
- Hori danei emoten jakuen edo kantoriei edo bakarrik, tragua?
- Jentiai be bai.
- Jentiai be bai…
- Jentiai be bai. [Mezan]: “Tragua izango da hartu-emona daukanandako tragua izango da. Hartu-emona daukanandako tragua izango da”.
- [Bueno, erona]…
- Bai, halako tokittan edo[…]. Ba, intxaurrak eta ogixa ta gaztaia-ta emoten zeben.
- […]?
- Meza-tokixan, mezia emon dan tokixan. […]
- Normalian tabernetan eitten zan?
- Tabernetan. Bai, tragua. Ta gero kanpotik etortzen zanai, ba, [bazkai]…
- Ta etxian eitten zan zeozer?
- Ba, nahi zeban… bazkaixa kanpotik etorrittakuei ta…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!