Joxe Jauregi Alberdi

Antzuola (Gipuzkoa) (1934)

Biografia

Lamarianogaiñekoa baserrian jaio zen, bi anaiatatik zaharrena. Aita bertakoa zen, eta ama Bergarako Miaka (Meaka) baserritik etorritakoa. Uzarragako eskolan ikasi zuen zortzi urtetik hamaikara arte, Joxe Mari maisuarekin. Gero Urretxuko eskola publikoan ikasi zuen hiru negutan, bertako etxe batean apopilo bizi zela eskola egunetan. Etxean ganadua eta baso-sail handiak zituzten. Bera umea zela 30 ardi inguru zituen bere aitak, baina Joxeren ardi zaletasunari esker, 150 ardiko artaldea izatera iritsi ziren. Artzaintzari buruz hainbat azalpen ematen ditu. Idiekin sutarako edota zerratokirako egur asko garraiatu izan du Joxek Antzuolako okindegi edota zerratokietara. Auzoko errepideak auzolanean nola egin zituzten ere azaltzen du; aitzurrez bidea prestatu, idiekin harria nondik garraiatu eta harrizko zilindro astunarekin nola berdintzen zuten azaltzen du. Bizi guztia eman du bere jaiotetxean, eta bertan ezkondu zen Basalde auzoko Galardi baserriko Maria Guridirekin. Seme-alaba bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ANT-086 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ANT-112 2004 Antzuolako toponimia

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Bizar luzea zuen auzokoaren anekdota Bideoaren ikonoa
2 Eliza bi aldiz lekuz aldatuta Bideoaren ikonoa
3 Eskola hiru pezeta edo ogerlekoa ordaindu behar Bideoaren ikonoa
4 Erdara Urretxun ikasi zuen Bideoaren ikonoa
5 Maisua Guardia Zibilarengana ez errekisatzeko eskatuz Bideoaren ikonoa
6 Ogiarekin estraperloan Bideoaren ikonoa
7 Ardo-zopak lanera joan orduko Bideoaren ikonoa
8 Gari jotzea matxakearekin Bideoaren ikonoa
9 Arabatik ekarritako gari-hazia Bideoaren ikonoa
10 Gari lanak utzi ez zelako errentagarria Bideoaren ikonoa
11 Bidea auzolanean egin zuten Bideoaren ikonoa
12 Hiru idi pare bideko harriak garraiatzeko Bideoaren ikonoa
13 Egurra zaldiburdian garraiatzen Bideoaren ikonoa
14 Artzain lana Bideoaren ikonoa
15 Ardien erditzeak Bideoaren ikonoa
16 Ardiak antzutu aurretik egunean behin jetzi Bideoaren ikonoa
17 Goizeko meza edo meza nagusia Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia