Aita lantegira eta ama azokara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANO-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita Guadalupe papergintza lantegira joaten zen lanera, eta ama, berriz, Tolosara astoz gauzak saltzera. Garai hartan diru gutxi izaten zen. Amonak etxean taloak egiten zituen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: ANO-002/002
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Tolosaldeko lantegiak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Papergintza , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
Eta, gaiñea, ordun garai hartan, ba familitan zan senide asko, eta [noara] ba diru bat bihar zendun izan bizitzeko eta diru hoi zeatzeko aita papelera juten zan, Guadalupe, lanea. Eta ama bere astotxua hartu eta Tolosa juten zan, ba tira, beti zala berdura ematen, zeoze berdura ematen, esnia, zeatikan lau behi eukitzen giñuzen, beste hiru txokor edo, eta harekintxe. Atta fabrika juten zan lanea, ama juten zan kalea, ba zeozer ekartzekua egunian bihar zan, ba tira, familiya mantentzeko, eta gu ba [hortxe] hauntza ta honea, ttikik, ba hazi, nola edo hala hazi, ez gaur bezelako zeaik ez zeon ordun ta gutxigoi e! Urdun diruba, gaur balin bada, gaur diruba errexago dabil, urduban diruba, urdun diruba gutxigo zan e! Urduan attak ekartzen zun soldatakin, eta amak beak ba bizimoduba eguneko otorduba iteko eta hoi sortze balin bazan aurrea. Eta gero ba garayak zian, [geo] talua, basarriko zea, ba tira, zan garaiyian e… zer da hoi? ba ogiya ta nola baitzian ordun razionamenduba, ba talua. Amona ta aittona genduzkan, eta amona gendun talua iten, baiño hola, estraordinaiyua. Ba altxatzen zian txapela bezela harrotzen zian beak indako taluak, enkanbio amak iten zittunak denak geatze zan, patata bezela geatzen zian motel motel motel motel. Ta beti ba giñan amonak o ezin balin bazun edo, o gaixo bat balin bazun edo hola, ba ordun igual estu-estun ama’e baiño gutxi, urdun ba amak iten zitun taluak ba, ez, ezin, ezin jaten eoten giñen. Urdun… bai, batetik bestea ikusten zan eskuba izan halakua e eta amak beak gaiñea ez zun nahi izaten, zeatikan ikusten zun bea, ez geneukala kariñoik talua iten hasten zan garaiyian eta, beno, amona, berriz, bueno…! Zea, trikitixa jotzeko modun pozakin.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!