Andoain (Gipuzkoa)

Apaiz izateko bokazioa zuenari emandako laguntzak

Apaiz izateko bokazioa zuenari emandako laguntzak <p>Lehen, ohikoa zen senideren bat moja edo apaiz sartzea. Rafaelen bi anaia sartu ziren apaiz. Apaiz bokazioa zuenari, hartarako bidea erakusten zioten. Patrizio Etxeberriaren laguntzari esker, Rafaelen anaiak aukera izan zuen apaiz izateko ikasteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-080-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, ohikoa zen senideren bat moja edo apaiz sartzea. Rafaelen bi anaia sartu ziren apaiz. Apaiz bokazioa zuenari, hartarako bidea erakusten zioten. Patrizio Etxeberriaren laguntzari esker, Rafaelen anaiak aukera izan zuen apaiz izateko ikasteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai hartan, hainbeste senide etxian ta normala izaten zan bakarren bat moja edo apaiz edo…
- Bai, bai. Gero, aman aldetik oso [elizgoitik] dia ta atzetikan bazatoztin apaiz, jesuita, monja… bazian, eta ordun, ba, hortako bokaziyua errexago etortzen zan. Eta gero izandu zan, ba, Patrizio Etxeberria Legazpiko horren seme batek ordaintzen ziyon anai zaharrenai apaiz iteko. Eta geo beste bi nola prestatu zian, hairi´re bai. Baiño batek iya bukaeran utzi in zun. Ordun, oain [daudez] bi apaiz eta bestia, ba, hoi, Erromaa ezkondu zan bestia hango emakume batekin. Ta horrela.
- Eta nola erabakitzen zan garai hartan, ba… etxera etortzen zan norbaitte “Aizu, apaiz izateko-edo semen bat ba al dezu?” edo, nola erabakitzen zan?
- Bueno, familitikan ya pixkan bat bultzatu iten zan. Gero, eskolaa, hemen La Sallen aittu giñan gu, ta La Sallera´re etortzen zian hola pixkan bat biltzeko bakoitza bere komunidadea. Eta batenbatek… karo, hamar urteko… hamar urtetako kontuk dia, eta “nik nahi det…” batek “obispo” esaten zun ta bestia “ingenierua” ta bestia ez dakit zer ta… “Ba nik nahi det frantziskanua”, frantziskanua etortzen bazan. Eta orduan ya guantia bota iten ziyuen ta […] zan. Eta, karo, ba, osoba-ta ya apaizetako bokaziyua ba ote zun o… azaltzen zula, ta, ordun, ba, hasi zian. Baiño, karo, kosta iten zan, zeatikan ordun ordaindu in bihar izaten zan etxetik, eta ez zeon holako […]. Eta, ordun, alleatzen ez zianentzako-ta izaten zan laguntzak. Eta Patrizio Etxeberriak, ba, jarri zun, ba, “bueno, batenbati nik lagunduko diot”, eta gure anaiai tokatu zitzaion. Eta hartu-eman haundiya izandu zuen beakin. Eta hola ibili zian. Eta gero ya, ba, bueno, ya familiya hazitzen jun zan bezela, ba, ya pixka bat libratzen´e jun giñan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia