Errepublika garaian Andoaindik bidali zituzten mojak
Gerra hasi aurretik, eskolan gutxi ibili zen Gurutz. Garai hartan, moja frantsesak zeuden Andoainen, eta errepublikan bidali egin zituzten Frantziara. Gerora, Gurutz Frantziara joan zen gurasoekin moja haiek bisitatzera. Ama mojekin ikasten ibilia zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: AND-045/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eta gerra hasi aurretikan eskolan ibiliko ziñan zu?
- Bai, baiño ni eskolan asko ez, asko ez. Zeatikan gerra denboa hasi zan ta ordun, bakizu, gerra denboran zortzi urte gerrakin. Handik etorri ta geo hasi giñan gu eskolan, gerra bukatu ta geo. Ta aurretikan, goatzen naiz, mutil koxkorra ttiki-ttikiya nitzala, hemen mojak zian; frantsesak moja batzuk, ta han frantsesez ta ordun hemen euskeraz askok ikasi zuen garai hartan. Ta ni mutil koxkorra, ttiki-ttikiya nola juten nitzen ta harea, hoi goatzen naiz. Ta geo hemendikan republika denboan hola zan, Republikak in zittun bialdu, "claro", "el año treintai..." Republika atera, Republikak bialdu zittun hauk. Oker haundiena hoi in zuen hemen. Haik bialdu zittuen Frantzia, berriz. Ta gue ama haikin ibiliya ta haik bixitatzea nola jun nintzan zerea, mojai bixitatzea goatzen naiz. Ta nik mojagatik gaixtua zala esaten nion, ttikiya, mutil koxkorra ta moja komunista esaten niyon nik, ttikiya nitzala. Ta haik han jun giñan Frantzia hain bixitatzea amakin ta aitta, ez dakit gu zenbat giñan, umiak zenbat giñan. Ta haik zuen, bere bizi zian tokin, ez zuen zuloik eta hondarra danian. Ez zuen zeik, han hondarra gaiñea, bere... izango zuen. Ta han patiyuan hor dijuanai ikusi ta "ama, ama, hara, hara moja komunista". Nik han ezautu, mutil koxkorra ttikiya baiño, nik ezautu hua. Amak esaten zian "hik ezautu huan ba hua", ta ni... Horregatik, gauz guztik danak burun dazkat, nere suhiya harrittuta eoten da, nik kontu danak nola esaten dizkaten.
- Ta nolaz jun ziñaten ba zuek haik bixitatzea? Haik biali ta gero zan hoi, ezta?
- Bai ba. Haik Frantzin [...]. Gure amak relaziyo haundiya zulako haikin. Gure ama haikin ibiliya baizan, kolejiyo hartan ibiliya. Ta prantsesez ta dana haikin ikasiya. Gure amak'e elizako liburua hil zan arte're frantsesa eramaten zun. Ta dotriña euskeraz ikasi zun harek, dotriña e, aita gure ta hoi, gui eakusten, Elizako liburua frantsesa ematen zun harek. Hil aurretik alabai eman ziyon hua.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!