Lehengo zabor-bilketa sistema
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kale-garbitzailea bazegoen lehen: zaldia eta gurdiarekin ibiltzen zen herri guztian. Ekonomika erabili ostean, erregaitik soberan geratzen zen harria biltzen zuen kale-garbitzaileak. Bestelako zabor organikoa oiloentzat izaten zen. Lehen zabor gutxiago sortzen zen. Zabortegia non zegoen azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko uztailaren 15a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: AND-030/035
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Natura » Ingurugiroa » Zaborren kudeaketa , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Lanbideak » Udal langileak
Transkripzioa
- Ordun ze langille gehio izaten zen, izaten al zen kale-garbitzailleik edo?
- Bai, bai, bai. Zeakin ibiltzen zan, zaldiya ta karruakin ibiltzen zan herri guztin. Ta danok ekonomika izaten gendun ordun, ta jeneralian suba iten zan egurrakin. Diru pixka bat baldin bazan, ikatza're bai. Eta han geatzen zana, zea, ikatza baldin bazan, harriya geatu iten zan erre gabia ta hola ontzi txiki batian, lurrezko ontzi txiki batian hua, zea, kamiyo ixkiña hartu, basura guztiya hua izaten zan. Ta hue etortzen zan, barrenderua karrua ta zaldiyakin ta hua botatzen zun ta han uzten zun berriz ta aurrea. Oso gutxi izaten zan basura, oain aldian. Basura guk'e oillua izaten giñun ta zea patata azalak, (...) hartu ta dana han (...) zan; azan sustarrak eta danak oillueidi. Oain aiña basura. Ta papera're, ez oain aiña paper ta.
- Gehienez'e, plateran bat hausten baldin bazan eo?
- Bai, holako holako zean bat. Bai, gaiñontzian basurik batez.
- Ta zabor hoi dena, basura hoi dena noa botatzen zenuen ordun?
- Ordun, basura zan Andoaiñen zean, [...]. Andoain, Villabona baiño lehentxeo, Andoaiñen hor soroa zan, kamiyotikan berrehun bat metroa ta han soro zabal bat eta harea botatzen zuen urtetan, harea botatzen zittuen. Ordun ez zan zeik; bakoitzak, herri bakoitzak beria beria zun ta harea bota ta su ematen ziyoen ta han erretzen zien.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!