Andoain (Gipuzkoa)

Ezkontzako arreoa

Ezkontzako arreoa <p>Ezkontzeko, dotea prestatu behar izaten zuten: Andoainen etxea, maindireak, toaillak, azpiko arropak...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-017-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkontzeko, dotea prestatu behar izaten zuten: Andoainen etxea, maindireak, toaillak, azpiko arropak...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze pauso izaten zian ordun? Dotia eta… izaten al zian prestatu beharreko…
- A! Dotia… hoixe! Onbre! “Había que preparar”. Harek etxia in zun. Ezkondu ta… Ezkondu ta etxia in, urte batian in zittun. Etxe hau.
- Andoaiñen?
- Hemen, Andoaiñen. Hau.
- Joxe nongoa zan?
- Zizurkilkua. Baiña aitta Amezketatik etorriik, e! Ta zeozer parientiak itten giñanak, gaiñea, e!
- Hara!
- Sí, sí.
- Ta, ordun, Andoaiñen beak etxia in zun.
- Beak etxia in zun.
- Buruntzan.
- Bai, Buruntzan. Hemengo arreba… Hor bizi da arreba. Bueno, hil zian denak. Ta horko terrenua eman zigun ta etxe hau in gendun.
- Eta zure dotia, berriz, zein izan zan?
- A! Nere dotia, pues, “buen dote: tres docenas de sábanas”…
- Maindiriak?
- Maindiriak. Eta muebliak´e nik ekarri nittun. Sí. Sí, sí, sí.
- Beitu. Eta arreo ona edo dote…
- Bai, arreua esaten zitzaion, bai. Honek hala esaten ziten; “Oi! Ni gutxigokin etorri nitzan”. Hoik´e senide asko zian nere gizona-ta. Ta…
- Sei… nola esan dezu? Sei juego-edo maindiriana.
- Bai, bai.
- Nola esan dezu?
- Sei…
- Ze gehio akordatzen zea?
- Pues, geo toallak´e bai. Toallak´e oso earrak. Eta geo azpiko arropak eta… dena hola, behar dan gauza dena. Bai. Ni oso gustoa. Bai. Y así.
- Arreoa erakutsi beharrik izaten al zan?
- Ez, ez, ez, iñoi ez, e! Iñoi ez. Arreoa eakutsi ez. Ez.
- Batzuk esaten baitue o leku batzutan bazen ohittura etxea etorri ta…
- Bai. “No sé, oye, ahora que dices, no sé si yo también no enseñé, ¿eh? a alguien”. Balitteke hoi, e? Balitteke.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia