Andoain (Gipuzkoa)

Elizondo tabernatik Fonda Mendiluzera

Elizondo tabernatik Fonda Mendiluzera <p>Ama Elizondo tabernakoa zuen, eta Zumean beste taberna bat ireki zuten: "Fonda Mendiluze". Ostatu hura nolakoa zen azaltzen du. Kalean bizi arren, txerriak zeuzkaten etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama Elizondo tabernakoa zuen, eta Zumean beste taberna bat ireki zuten: "Fonda Mendiluze". Ostatu hura nolakoa zen azaltzen du. Kalean bizi arren, txerriak zeuzkaten etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, zu Elizondo tabernan hazi zea.
- Elizondo taberna… Ama zan Elizondo tabernakua. Eta jarri gendun taberna behian, Zumean, beste taberna […] zun amak.
- A! Beste taberna…
- Bai. `Casa Mendiluze´ izena zun tabernak. [Bueno],“Fonda”. Izena… “Casa”… “Fondakua”. Ni… askotan hemen esaten dite ,“Iñaxito de la Fonda” oaindikan.
- Hara!
- Gutxik, e! Zaharrak. Zaharrak eta hola “Iñaxito de la Fonda”. Zeatikan “Fonda”, “Fonda” izena zakan.
- Ta nolakua zan fonda hua?
- Ba, etxe bat, hiru pisoko etxe bat, ta behian zeon sukalde haundi bat eta taberna eta komedore bat, ta aurreneko pisun ta bigarren pisun bizi giñan. Bueno, bigarren pisun habitazio bakarra. Ta apopillua izaten gendun. Bai. Hemen, gerra pasa ta gero, seittun, fabrika inportante bat etorri zan honea: “Placencia de las armas”. Hemen, Andoaiñen. Hoi etorri zan Plazentzitikan. Eta hoi montatzeko ekarri zuen jende gaztia, mekanikuak eta, Plazentzitik. Etorri… Haintzako zan lekuba hemen ta haikin. Nere etxian urte asko egon zian apopilo bezela plazentziarrak. Bai. Ta beakin arrantzaa-ta juten giñan, Leizaranea ta. Bai. Oso lagunak giñan.
- Ordun, beaiek han lanian ibili, ta geo etxian, etxeko bizimodua zuekin itten zuen.
- Bai. Ta etxe horrek zakan patiyua atzian. Atzian gendun oilluak, zakurrak, txerrik eta… Txerri-hiltzeko´re lagundu iten zan. Juten zian beranduo lanea, baiño txerri-hiltzeko´re lagundu.
- Hara! Oseake, baserritarra ez zea, baiño txerrik, oilluak eta hola.
- Bai, bai, bai, bai.
- Kalian.
- Bai. Txerrik garbitzen-ta egoten giñan mangerakin ta. Mangera sartzen gendun […] ta guk… Bañadorea jarri ta amak esaten zun: “[…] garbi zazu” ta “bai, bai”. Garbitzen gendun ikuillua ta hola ta gero txerriyan atzetikan ibiltzen giñan. Ta txerri gaiñian ibiltzen ta hola. Lau-bost arbola gendun: intxor bat, intxorra… intxor bat, eta gero lau… beste lau arbol… palmera… Palmerak dia? Nola dia? “De sombra”. “Plátanos de sombra”. Lau ta beste intxorra. Ta hantxe ibiltzen giñan. Ta oillo asko. Oillua ta… Ta zakurra ta katuk eta… denetik.
- Librian izaten zenittuen oilluak?
- Bai, libian, bai, librian. Patiyuan, bai. Patiyua zan ba… zenbat izango zun? Etxe guziya zakan hamabi o hamalau metro, ba, hamabost metro ta hogei metroko patiyo bat. Hogei metro, hogeta bat metro o hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia