Iñaki Arregi Moraza
Andoain (Gipuzkoa) (1927)
Biografia
Aita amasarra zuen, baina Andoainen bizitua. Zapataria zen ofizioz eta hari zerbait laguntzen aritu izan zen Iñaki. Ama, berriz, Oriakoa zuen (oraingo Lasarte) eta baratzeaz eta etxeko lanez gainera, denda txiki bat gobernatzen zuen. Sei seme-alaba izan zituzten eta laugarrena zen Iñaki. Andoainen "kalean" jaio bazen ere, harreman handia izan zuen beti baserriarekin. Izan ere, batez ere 50/60 hamarkadan, eliza-dirua biltzen ibili zen baserriz baserri. Lauzpabost lagun ibiltzen ziren lan horretan, baina elizarekin izan zuen hartu-emana ez zen horretara mugatu; Caritasen boluntario gerra ostean, gaixo taldeekin lanean 25 urtez... Kanturako sekulako afizioa izan du eta eliza-kantak eta bertso zaharrak bildu izan ditu. Gerra aurrean eskolan ikasi zuen kanta bat ere gogoan zuen oraindik. Eskola ona izan zuela zioen. Laborde lantegian delineante ikasketak egin eta hogeita zortzi urtez horretan lan egin eta gero, eraikuntzan lan egiteko atera zen Labordetik. Andoainen bizi izan da beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
AND-020 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
AND-040 | 1996 | Ahoz aho, belaunez belaun | |||
AND-041 | 1996 | Ahoz aho, belaunez belaun | |||
AND-042 | 1996 | Ahoz aho, belaunez belaun | |||
AND-043 | 1996 | Ahoz aho, belaunez belaun | |||
AND-088 | 1999 | Beterriko kantak | Leire Ibañez | ||
AND-094 | 1999 | Beterriko kantak | Leire Ibañez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute