Espiatzat hartuta, preso
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMT-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hamazortzi urterekin hasi zen babeslekuak eta trintxerak egiten. Espiak zirelakoan, kartzelaratu egin zituzten etxetik gertuan. Anekdota bat kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 10a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: AMT-002/016
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Ta lehelengo-lehelengo, hemen, trintxerie [ein eben] hor be, zerien. Ta, ba, hamazortzi urtegaz, zertu giñuezan. Ba hamazortzi urtegaz sartu giñan ta trintxeragiñera, ta deittu oskuen horra. Ta hor mendi batera jun giñen ta...
-Aztarrikara edo?
- Errefujixuk eitten ta zerak eitten. Ta han datoz zerak... zelan esaten jakuen ordun? Han datoz zein da ispixak giñela-ta hartu giñuezan. Ta Astobitxa esaten otsen /esatotsen/ Berrittuko kuarto zahar baten egon giñan. Lehenengo kartzelie hantxe ein neban nik. Gero, ba, lantzien leku baten, gero. Baiña, lehenengo kartzelie hortxe.
- Ispixak ziñielako?
- Ispixak giñela ta hartu giñuezan. Bai, ba, ordun, argixekin zeiñak einde, dana zertzen eben. Hemen ibili zan jaleue! Markiñan be, Gaitan be, hemen zereko batek hartu ta Ubillako presan be lepun pasau ebela esaten eben honutz. Ta gero hor ibili zan, sabairik sabai, ta lantzien leku baten ezkutaute. Ta hemen, koban be eon zan. Koba entzutie eukiko dozu hori, Koba famaue, on proban-ta dabil. Horren aitxe neure kintxu zan. Ta han be, ba, koban ezkutau ein biher [nunun]. Kobie zan etxin aurrin kobie. Ta egonda nao ni han. Ta euki eben Gaitan danentzako [sala] zatixe sartute koban. Ezkutau ein biher nun o nun. [Sala] zatixe sartute egon zan. Bai, ta hantxe euki eben /eukiben/. Bai. Ta on gora aldeta daoz. Handik alde ta behien dauko, behien, Aulestin, behien dauko etxie eginda. Ta hantxe bizi da. Baiña... Ta alaba bat dauko harek.
Egilea(k): Nere Juaristi Urrutibeaskoa (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!