Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

11 urtegaz morroi

11 urtegaz morroi Mutikotan inguruko fronteetako bala-kaskilloak batu eta saltzen zituzten. Guztira 8 egunez ez ei zen joan eskolara. 11 urtegaz joan zen morroi ondoko auzoko baserri batera eta lau urte eta erdi egin zituen bertan. Lehen urtean 100 pezeta irabazi zituen;: gero 30 ogerleko, 150 pezeta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-104-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutikotan inguruko fronteetako bala-kaskilloak batu eta saltzen zituzten. Guztira 8 egunez ez ei zen joan eskolara. 11 urtegaz joan zen morroi ondoko auzoko baserri batera eta lau urte eta erdi egin zituen bertan. Lehen urtean 100 pezeta irabazi zituen;: gero 30 ogerleko, 150 pezeta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero ba gu mutikotan, hamen egon zan frente fuerte bat, hamen San Migeldik, hor San Migel mendixetan, Urremendin, Zabalen-ta, eta hor hainbeste tiro bota zebelez, bala-kaskilloak egoten zien, eon zien, ta harek batuten giñuzen ta saldu, apur bet zertzeko, ta gero biherrera, hona ta bestera ta ba eskolara zortzi egunien ez nitzen joan ni, ta defendidu naz, ez dekot. Ta gero hamaika urtegaz krixeu.
- Hamaika urtegaz?
- Bai. Ta gero ba [Akusandik] esan osten, nire bille etor zanien, nire amari ta eitteri esan otsien: "hau geuk botako dogu eskolara ta geuk ez daitz zer ta". Nik ez dakit zein aldetan eskolie egon zan, ez eskolarik ez Jesukristorik. Goizien seietan jagi, behixek batu, hor beheko etxe baten egon nitzen, kondorra dauena, kondor, hametxe Ibarrako zubi ondoan, ta hortxe egon zan basarri edar bat ta horra. Ta goizien seiretan jagi, behixek batu eta zortziretako tranbire, tranbixe etorten zan Zorrontzaraiño, ta a hara esnie eroan biher etxietako, ta handik etorri ta biher. Ta penarik handixena dekot haixe denporie, krixeu egon nitzena, baie nire amak euki bazeuen nire jaten emoteko, ez osten botako krixeu, baia ez egoan ezer ta. Ta pena haixe dekot, sikeran hairexek urtiek.
- Zemat denpora egon ziñen ba?
- Lau urte eta erdi. Bai, lelengo urte bixen ehun pezeta urtien irabazten nittuen.
- Ta ehun pezetak zetako emoten eben, ba?
- Ba amari pagetako, nire soldatie urtekoa. Ta gero hogeta hamar ogerleko, ehun eta berrogeta hamar pezeta. Bai miserixe, hamen egon ginttezan matxakeute pobriek. Oin "que hay" esaten da, baia orduen ezin leiken esan ezer. "Total-total dominaus".

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia