Aitaren euskarakadak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-002-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan lotsa ematen zien aitak erdaraz ez jakiteak. Aita oso gizon maitea izan zen Villabonan. Aitaren euskarakada bat aipatzen du.
- Auzoa: Amasa
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 13a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: VIL-002/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Baiño guk, esaten dizut, konplejo bezela genukan, euskeraz gure aittak ez zekilako erderaz.
- Ta burla edo iten zizuen?
- Burla’e...burla baiño’re ez...burla ez dakit hola burla itte zuen e, burla ez naiz guatzen baiña kalian hola... gure aitta oso maittia izan zan eh, Villabonako barrenderu bat, oso gizon ona zan ta oso maittia izan zuan Villabonan, baiño burla iñork ez zion ingo baiño guk... guri pena ematen zigun, parra ittia gure aittai, parra ittia gaizki hitz egiten zulako. Pena ematen zigun... oin’e jendiak parra ittia... nola... harek esaten zun eskola jute zanian –Amasako eskola jute zan- eta, mojak, ta “¿por qué no viniste ayer a la escuela?” eta odolkiya... txerriya hil basarrin, “fui a partir a Amasa de odolkis”.
-Beak...
-“A partir a Amasa de odlkis” zea, Amasan odolkik partittu zittun ta “¿por qué no viniste a la escuela?” “fui a partir a Amasa de odolkis”. Eta oso... ta guri hola... parra ittia bueno ematen zigun izuarrizko pena!
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!