Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia

Alkiza (Gipuzkoa) (1941-2018)

Biografia

Alkizan jaioa, Urruzola baserrian. Bai aita eta bai ama Alkizakoak zituen (aita jaiotetxe berekoa). Aita herriko alkate izana zen gerra aurretik, nazionalisten aldetik. Joxe Ramon jaio baino lehenagoko kontuak izan arren, sarri entzun izan ditu etxean orduko gora-beherei buruzko kontuak, aita eta garaiko herriko erretorea mendian ezkutatuta ibili baitziren. Senideetan gazteena izan arren, gerra ondorena errotan lanean pasatu zuen. Etxe ondoan zuten errota, eta ehotzea debekatuta zegoen garaian ere, gau eta egun izaten zuten martxan. Basoan ere lana izaten zen, alkizarrak ikatza saltzetik bizi baitziren. Udazkenean egurra prestatu eta negua txondor artean pasatzen zuten, gurdia etxola bihurtu, eta txondor bakoitzeko zortzi egun eta zortzi gau zaintza lanetan pasatuz. Han egindako ikatza Tolosara saltzen zuten Urruzolakoek, Gorrotxategi dendako jabeei, hain zuzen. Etxetik kanpora ezkondu bazen ere, anaia zaharrenak jaiotetxea hutsik utzi zuenean bertara itzuli zen. Kamioilari aritu izan da urte askoan, erretiroa hartu arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ALK-005 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ezkondu ondoren baserrira bizitzera bueltatu zen Bideoaren ikonoa
2 Gerra ondoren errotara jende asko etortzen zitzaien Bideoaren ikonoa
3 Mutil koskorra zenean Irurara joaten zen gauez irina eramatera Bideoaren ikonoa
4 Etxean morroia urte askotan; esnea Asteasura eramaten zuten Bideoaren ikonoa
5 Eskolako oroitzapenak Bideoaren ikonoa
6 Aita gordeta egon zen gerra garaian Bideoaren ikonoa
7 Gerra garaian aita mendian gordeta ibili zen Bideoaren ikonoa
8 12 urterekin hasi eskolan Bideoaren ikonoa
9 Telefono bezala erabiltzen zuten zakurra Bideoaren ikonoa
10 Igande arratsaldeetako denbora-pasak Bideoaren ikonoa
11 Gazteen bizimodua asko aldatu da, okerrera Joxe Ramonen ustez behintzat Bideoaren ikonoa
12 Janari bereziak herriko festetan Bideoaren ikonoa
13 Janaria ez zaie inoiz faltatu Bideoaren ikonoa
14 Gizartearen eta elizaren aldaketak Bideoaren ikonoa
15 Txerriaren puska hoberena apaizarentzat Bideoaren ikonoa
16 Txerria partitzerakoan "odolkiak ordainetan" Bideoaren ikonoa
17 Auzolana derrigorrezkoa zen Bideoaren ikonoa
18 Gaztainak bildu eta saldu egiten zituzten Bideoaren ikonoa
19 Gaztaina kiloa bi errealetan saltzen zuten Bideoaren ikonoa
20 Gaztainak lapurtzen zizkien Bideoaren ikonoa
21 Maizterrek errenta Santo Tomas bezperan ordaintzen zuten Bideoaren ikonoa
22 Alkiza inguruan ikazkin asko zeuden; ikatza nola egiten zuten Bideoaren ikonoa
23 Baso guztiek mugarriak izaten zituzten Bideoaren ikonoa
24 Egurra zein garaian bota behar den Bideoaren ikonoa
25 Ikatza egiteko egur onak eta txarrak Bideoaren ikonoa
26 Ikatza egiteko txondorra nola prestatu Bideoaren ikonoa
27 Ikazkinen bizimodua Bideoaren ikonoa
28 Trontza besterik ez zuten egurra mozteko Bideoaren ikonoa
29 Txondorra egiteko asko jakin behar da Bideoaren ikonoa
30 Alkizako ikazkinak Bideoaren ikonoa
31 Erabilitako egurraren arabera ikatza mota desberdinak Bideoaren ikonoa
32 Ikatza Tolosako etxeetarako saltzen zuten Bideoaren ikonoa
33 Ikatza bezeroei zakutan eramaten zitzaien Bideoaren ikonoa
34 Gurdiekin egurra nola eramaten zuten Bideoaren ikonoa
35 Hizkera non aldatzen den Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia