Gerra Zibileko lekukotasunak sarean

2009ko mar. 24a, 10:58

Udaberri Galdua proiektuan 1937ko loreak argitaratzen hasi dira. Berrogeitamar pertsona elkarrizketatu ondoren banaka banaka bideoak editatzen eta argitaratzen hasi dira. Gerra Zibilaren lekukoen aurpegiak, hitzak eta kontakizunak agertzen dira blog pedagogiko horretan. Aurrera ta zorte on!

Josi Sierra irakaslearen proiektua da, lehendik Galdakaon egindako lanaren jarraipena. 1937ko udaberria ezagutu zutenen ahotsa biltzen ari dira Udaberri Galdua proiektuan.

Dagoeneko 50 elkarrizketa egin ditu Josik, han eta hemen, Euskal Herriko hainbat txokotan.

Lehenengo bideo-pasarteak sareratzen ere hasi da.

Zorionak, Josi eta lantalde guztia.


Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia