Ahotsak.eus-eko pasarteekin sortutako "Gerra Zibila Aramaion" ikus-entzunezkoa ikusgai

2024ko mai. 15a, 10:00

Julen Arriolabengoak (Aramaio, 1960), Ahotsak-eus-eko pasarteak erabiliz, Aramaion gerra nola bizi izan zen erakusten duen 35 minutuko ikus-entzunezkoa sortu du eta sareetan dago ikusgai jada. 

Aramaioko herrian 1936ko gerrak izandako eraginak eta ondorioak ikus-entzunezko batean bildu ditu Julen Arriolabengoa idazle aramaioarrak. Belaunaldi berriek gerraren eraginak ezagutzea eta helduen artean eztabaida eta iritzi-trukeak sortzea izan da proiektuaren helburu nagusietako bat. "Gerra Zibila Aramaion" ikus-entzunezkoa hemen bertan ikus daiteke:

Ahotsak.eus-en jasota dagoen materialarekin sortu du Julenek ikus-entzunezkoa eta erabilitako pasarteak ere transkribatu ditu. Ikerketa, gidoia eta edizio-lanak bereak izan badira ere, alderdi teknikoan Juanma Peluaga izan du lagun. 

Zorionak egindako lanagatik!

Gerrari buruzko ikus-entzunezkoak eta lanketak

Ahotsak.eus-eko Youtube kanaleko Gerra Ikasgelan erreprodukzio-zerrendan, gerrari buruzko hainbat  herrikako ikus-entzunezko (LekeitionTolosaldean, Durangon...) eta gaikako bideo motz aurki daitezke (bonbarkaketak, gerraosteko gosea, ondasunen galera...).

Ikus-entzunezko eta bideo hauek guztiak, gainera, Gerrako Ahotsak-eko Bideoteka atalean ere aurkitu daitezke.

Gainera, Badihardugu Euskara Elkarteak lanean dihardu gerrako ibilbide gehiago sortzen eta herri gehiagotara zabaltzen, eta laster egongo dira Gerrako Ahotsak webgunean ibilbide berri batzuk, tartean Aramaiokoa. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia