Euskal hizkerak eta dialektoak gaur egun (EHUko Uda Ikastaroak)
2015ko uzt. 1a, 10:59
Joan zen astean euskalkien inguruko mintegia izan zen Donostian, EHUk urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroen baitan. Euskal hizkeren eta dialektoen inguruko ikerketak zertan diren aipatu zen. Hizlarien artean gu ere izan ginen, Asier Sarasuaren eskutik, "Euskal Herriko Ahotsak" proiektu hau aurkezten.
EHUk urtero antolatzen dituen ikastaro eta elkarguneen artean, euskal dialektologiaren ingurukoa izan genuen joan zen astean (ekainak 25-26) Donostiako Miramar jauregian. Koldo Zuazok (EHU, Gasteiz) eta Irantzu Epeldek (IKER, Baiona) zuzenduta, Euskal hizkeren eta dialektoen inguruko azterketen egungo egoerari errepasoa egin zitzaion.
Euskal hizkerek eta dialektoek azter-eremu oparoa eskaint zen dute dialektologian eta soziolinguistikan ari direnent zat, eta azken urteetan lan asko egin da alor hauetan. Halere, oraindik badira gutxi ikertu izan diren alderdiak eta hizkerak, galtzeko arriskuan diren batzuk ere bai tartean.
Elkargunea publiko zabalari irekita egon zen, euskal dialektologia lanak gaur egun zertan diren, eta hizkera batzuen inguruko azterketa xeheak azalduz. Ikastaroa oso interesgarria izan zen, eta beste esperientzia batzuk ezagutzeko aukera ere eman zigun (ikus egitaraua PDF formatuan).
Oraingoan, hizlarien artean, Ahotsak-eko kideak ere izan genituen. Izan ere, Asier Sarasuak Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen ostegun arratsaldez: proiektuaren historia, metodologia, zailtasunak, erronkak,...
Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu Koldo Zuazori eta Irantzu Epelderi, mintegian parte hartzeko aukera ematearren, eta egin ziguten harrera beroarengatik. Mila esker, plazer bat izan zen.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.