Tximistak baserria erre zienekoa
Hizlaria(k): Miel Muñagorri Muñoa (1927) Herria: Andoain (Gipuzkoa)
Ipurkaitz baserrian tximista sartu zen 1959an eta erre egin zen. Miel lanean zegoen egun hartan; familia, ordea, etxean. Behiak atera zituzten nola-hala eta inor ez zen zauritu. Etxe barruan zeuden argazkiak erre egin ziren. Tximista ganbaratik sartu zen eta han zegoen lastoak su hartu zuen. Lehen tximista sarritan sartzen zen baserrietan. Baserri berria laster egin zuten, eta baserrirako bideak auzolanean egin zituzten.
Informazio gehiago: Tximistak baserria erre zienekoa





