Eskolan eraztunak dantzan

Eskolan eraztunak dantzan Seberianok esaten duenez, euskaldunari gazteleraz eta erdaldunari euskaraz eginarazten zion Dolareberriko maisuak. Hizkuntza kontuekin zorrotza omen zen, eta haurrak elkar salatzera behartzen omen zituen. Eraztuna zeraman haur euskaldunak euskaraz mintzatzen sumatzen zuen besteren bati pasa behar izaten zion eraztuna. Egunaren edo astearen bukaeran eraztuna zeukanak zigorra jaso behar izaten zuen. Erdaldunekin gauza bera egiten omen zuen maisu hark.

Hizlaria(k): Seberiano Iñarra Lizarazu (1926)
Herria: Errenteria (Gipuzkoa)

Seberianok esaten duenez, euskaldunari gazteleraz eta erdaldunari euskaraz eginarazten zion Dolareberriko maisuak. Hizkuntza kontuekin zorrotza omen zen, eta haurrak elkar salatzera behartzen omen zituen. Eraztuna zeraman haur euskaldunak euskaraz mintzatzen sumatzen zuen besteren bati pasa behar izaten zion eraztuna. Egunaren edo astearen bukaeran eraztuna zeukanak zigorra jaso behar izaten zuen. Erdaldunekin gauza bera egiten omen zuen maisu hark.

Informazio gehiago: Eskolan eraztunak dantzan

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia