Zer da autobiografia? Bideo honetan adibide batzuk batu ditugu

2020ko eka. 3a, 15:20

Ahotsak.eus proiektuan kontakizun autobiografiko asko jasotzen ditugu, adinekoak zein gazteak elkarrizketatzen ditugunean. Horietako batzuekin osatu dugu bideoa, autobiografiari buruz. 

Zer da autobiografia? Norbere bizitza kontatzea? Nola? Zenbat autobiografia mota daude? Gai horri buruz pentsarazteko sortutako bideoa da hau, Ahotsak.eus proiekturako jasotako hainbat testigantza erabilita.

Bideo hau ikastetxeetan erabitzeko prestatu genuen, DBHko Euskara eta literatura ikasgaian. Ahozko testu-genero horren ezaugarriez hausnarrarazteko eta ikasleek beren autobiografiak sor ditzaten. Horretarako, proposamen pedagogikoak ere gertatu genituen, eta fitxa sortu genuen Ikasgelan webgunean. EIMA 2.0. proiekturako egin genuen bideoa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan proiekturako hain justu. 

Ikasgelan webgunea ahozko ondarea zabaltzeko sortu genuen, lehen etxeko sukaldean egiten zen transmisioa ikasgelara eramateko, teknologia berriak erabilita. Dagoeneko gaikako 100 bideo baino gehiago jarri ditugu irakasleen eta ikasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako eta DBHrako. 

 

Irudian: Mutiko bat irakurtzeko plantak egiten, atzean irudi erlijioso bat duela. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia