Ahotsak-eko materiala Eibarko arkitekturaren inguruko erakusketa batean

2012ko urt. 20a, 09:54

Gaur arratsaldean bertan irekiko da Eibarko Portalea kultura etxean "Matsarian zerbait gertatzen ari da" izeneko erakusketa. Eibarko Matsaria auzoaren alderdi arkitektonikoaren inguruko erakusketa interaktiboa da eta, tartean, Ahotsak.com webguneko materiala ere ikusgai izango da. reAkt kolektiboak antolatu du, EHU eta Eibarko udalaren laguntzarekin.

Hona hemen antolatzaileek bidali diguten aurkezpena:

reakt kolektiboak, arkitektura eta hirigintzaren bitartez, lehendik badagoen hiriaren
eraldaketan ematen diren jokabideak ikertzearekin erlazionaturik dauden interes eta kezka berberak dituzten pertsonak biltzen ditu. Aipatutako eraldaketa horrek, ingurumenarekin adosturiko biztanle guztiei bizi-kalitatea emateko gai den hiri errealitate barneratzaile, era askotariko eta konplexu baten eraikuntza orokorle baterantz jo beharko luke.

reakt kolektiboa UPV/EHU-k antolaturiko Eraikuntza Jasangarria eta Efizientzia Energetikoa Masterra-ren hirugarren edizioan sortzen da.

Edizio bakoitzean ikasleek lan praktiko bat burutu dute. 2010/2011-ko edizioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, praktika Eibarko (Gipuzkoa) Matsaria auzoan garatzea erabaki du, bere hirigintza eta ingurumen arazoengatik eta bere degradu eta konplexutasun maila altuagatik aukeratua izan delarik.

Auzoa berroneratzeko proposamen bakoitzak betiko hirigintzarekiko, arduragabeko
hazkundearen ondorio eta batez ere merkatu-logikek kontrolaturikoa, lehendik badagoen hirian partehartzeko era ezberdin eta alternatibo bat garatzen du, bere inpaktu fisiko eta ingurumen eta gizarte eragina zuzentzeko helburuarekin.

Kolektiboaren xedea, Matsariari buruzko lanari dagokionean, erakunde eta hiritarrei
proposamenen multzoa ezagutzera ematea da, finkaturiko hirian partehartzeko modu erantzuleak zabaltzeko, ingurumena eta gizarte-justiziarekin zerikusia duten galdekizunekiko hiritarrak hezitzeko, parte hartzen duten eragile guztien artean eztabaida bat sortzeko eta auzoaren norakoari buruz etorkizuneko erabakiak hartzerakoan sakontzeko.

Guzti honetarako, partaide guztien artean elkarrizketa eta elkarraldaketa erraztuko
dituen garatutako 7 projektuen erakusketa elkarreragile bat antolatzea planteatzen dugu, behin textuinguru teorikoa eta partehartzearen estrategiak azalduta; beharrezko talde kontzientziazio eta heziketa unetzat har genezaken ekintza honek helburu argi bat dauka, hain zuzen ere, hirigintza eta ingurumen galdekizunei aurre egiteko modu berriak has daitezela jardunbidean aldatzen eta ez bakarrik textuinguru akademikoetan.

Esan bezala, erakusketa interaktibo horretan, Ahotsak.com proiekturako Eibarren jaso ditugun testigantzak ere izango dira ikusgai.

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia