Aizarnazabal (Gipuzkoa)

Urtain

Urtain Urtain oso ezaguna zen Aizarnazabalen. Jaietan askotan izaten zen bertan; joera handia zuen. Gizon ona zen, jatorra, indarra galanki eta parrandista samarra. Kontratista batzuek ikusi zuten Urtainek indar asko zuela, eta beraiek bultzatu zuten boxeora. Teknikoki txarra zen, baina indarra sobra. Ibiñarrieta auzokoa zen, udaletxez Zestoa, baina elizaz Aizarnazabal.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIZ-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urtain oso ezaguna zen Aizarnazabalen. Jaietan askotan izaten zen bertan; joera handia zuen. Gizon ona zen, jatorra, indarra galanki eta parrandista samarra. Kontratista batzuek ikusi zuten Urtainek indar asko zuela, eta beraiek bultzatu zuten boxeora. Teknikoki txarra zen, baina indarra sobra. Ibiñarrieta auzokoa zen, udaletxez Zestoa, baina elizaz Aizarnazabal.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen inguruan ezaguna Urtain izango zan?
- Bai, Urtain.
- Ezautu zendun?
- Bai, bai, asko gaiñea. Asko ibiltzen giñan hola, iñoiz afaittan ta elkarrekin ta 're bai, geo haik eta boseon hasi zan arte. Bai, Manuel. Asko ibiltzen giñan hor afaittan, ta. Orduan eitten gendun, erromeia itten zan, guk [...] hamarretan. Hamarretan erromeia bukau ta ordun guk itten gendun ba, afaltzea, ba, zean batea, taberna batea. Hor behian 'e bazeon Bar Maria o esaten zitzaiona, [...], eta bestian, bestalden Bar Siete, o. Ta harea 're askotan juten giñan. Ta hua 're asko ibiltzen zan han, bai. Laun-launak ez giñan, baiña ezaun haundiyak, eta elkarrekin ta hola iñoiz ibili izan giñan.
- Ta gaiñea ezaguna izango zan, ez?
- Bai, bai. Hemen dana... Hua asko ibiltzen zan honea, honea joera haundiya zun, honeakua.
- Jaietan?
- Jai ta aste ta [...] zanen, ta. Bai.
- Eta, nolakoa zan bera?
- Bea oso ona zan. Oso mutil ona zan. Indarra galanki, ta pixkat juergista, parrandista 're bai. Bai, zea zan, bestela bihotz oneko zea zan. Eta baakizu, sasoia ta indarra ta, ezin, ezin, errendi-ezintza hori bazun pixkat, baiña bestela oso jatorra zan.
- Eta indarra? Izugarriya.
- Ta karta jokuan ta hasitakon oso zea, ta. Indarrez sobre. Bai, indarrez, ez dao. Geo laun arteko zea zan. Geo hasi zan boseuan ta akabo, galdu zan hemengo zea.
- Eta, nola izan zan, e, herri-kiroletatik, harri, harri-jasotzetik, e, boxeora pasatzia ta?
- Hori pasatzia, nik hola, ondo-ondo esateko ez dakit, baiña gutxi gorabehera, ba, hoi zan, hor Donostin zaben Lizarazu ta, kontratistak. Eta geo, hor, Hotel Orli-ko nausiya. Geo, nola zan beste bat, Sabadell eo esaten ziyena 're. Ta hoiek dirua manejatzen zuen, ta nonbaitt hoiek in zuen. Ta geo, hemen eon zan beste bat, Ixidro esaten [...], haien launa, hemen [Miruikua] baserrikua, eta haren bittartez. Ta harrek indar asko zakala, ta "probatu in behar giñukek", eta. Prueban ta hartu zuen ta, indar asko nola zun, baiña ez zan gaztetan zeauta bezela. Eta nik ikusi nun aurrenengo konbatia zean jokatu zun, Villafrancan, Santiyo bezpean, hantxe giñan ikusten, ta bueno, aurreneko bosealaiak ez zeukan, ez zekan koloreikan. Pixkat zeatzen zan, ta firti-farta, indarra jarri, ta...
- Teknika gutxi.
- Bai, teknika gutxi, oso gutxi. Baiña jotzen, harrapatzen zuna jata, buf...
- Apurtu.
- Txahala bezela botatzen zun, bai, indar askokua zan. Hua gaztetan ta zeatu izan balitz, ta, baiña. Beti dao zeoze, ta. Bai, hoiek danak hemen, ta hoiek hemen bataiautakuak dia danak.
- Aizarnazabalen?
- Bai, hoiek 'e gu bezelaxe Zestuko parte itten dia udaletxez, baiña elizaz ta honea, Aizarnazabala.
- Nunguak zian, ba? Ze auzotakuak?
- Hementxe, [Ibiñarrittakuak].
- [Ibiñarrietakuek]?
- Bai, hemendikan bi kilometro...
- Pentsatzen nun Arruakuak ziala.
- Bai, ba, [Ibiñarritta] ta Arrua, auzuak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia