Mariano Arruti Lertxundi

Aia (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Olazabaltxiki baserrian jaio zen, sei senideren artean hirugarren. Ama baserri hartakoa zuen eta aita, berriz, Aiako Olarbieta baserrikoa. Baserriko bizimoduan hazi zen eta hala jarraitu izan zuen bere bizitzako zatirik handienean ere. Soldaduskan Afrikara joatea tokatu zitzaion eta han eman zituen hainbat hilabete. Ordurako ibilia zen Txankarta soinu-jotzailearekin soinua jotzen ikasten: handik eta hemendik deitzen zioten festak alaitzera joateko eta bizipen onak izan ditu horri esker. Bere jaiotetxera ezkondu zen eta 3 seme-alaba izan zituzten; zoritxarrez, alaba 6 urte zituela eraman zien gaixotasunak. Elkarrizketa egin zitzaionean Aian bizi zen umore ona eta argitasuna lagun zituela.

Zintak

KodeaDataProiektua
AIA-010 2011 Euskal Herriko Ahotsak
AIA-011 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Baserriko bizimodua eta zereginak Bideoaren ikonoa
2 Baserrian eta fabrikan lanean Bideoaren ikonoa
3 Bide berriek asko erraztu zuten komunikazioa Bideoaren ikonoa
4 Ezkongabeak lehen eta orain Bideoaren ikonoa
5 Lanaren garrantzia lehen eta orain Bideoaren ikonoa
6 Tiragomarekin jolasean Bideoaren ikonoa
7 Umetako "zigarroak" Bideoaren ikonoa
8 Dantza mota bakoitzerako garaia eta lekua Bideoaren ikonoa
9 8 egun soinua jotzen ibili zenekoa Bideoaren ikonoa
10 Zopa isil-isilik jaten Bideoaren ikonoa
11 Ikusten ez den emakumeen lana Bideoaren ikonoa
12 Neska-festako jornala Bideoaren ikonoa
13 Soinu-jotzailea mahai gainean Bideoaren ikonoa
14 Zerua eta infernuari buruzko gogoeta Bideoaren ikonoa
15 Soinuarekin jotako kanta (I) Bideoaren ikonoa
16 Soinuarekin jotako kanta (II) Bideoaren ikonoa
17 Soinuarekin jotako kanta (III) Bideoaren ikonoa
18 Soinuarekin jotako kanta (IV) Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia