Aduna (Gipuzkoa)

Sagastiak nola zaindu

Sagastiak nola zaindu <p>Sagastiak, ondo zaindu nahi bada, lan handia du. Lan horiek azaltzen dizkigu. Gero, probak egin behar dira emaitza onak lortzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagastiak, ondo zaindu nahi bada, lan handia du. Lan horiek azaltzen dizkigu. Gero, probak egin behar dira emaitza onak lortzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta bestela sagastiyak bestelako lanik badu?
- Sagastiyak?
- Mantentzen ta.
- Beste gauza guzti-guztiyak bezela, itten bazaiyo, bai. Itten bazaiyo, aurren-aurrena bihar dezu sagarra aldatzeko lur ona bat, ahal bada; gero zulo ona, ta gero beste base bat ona, landare ona, zarpakin ta zaiñakin, landaria ona.
- Zarpa zeiñi esaten diyozu?
- Zaiñak, guapa, zaiñak.
- Sustrai onak behar ditu?
- Bai, alde earra izaten du.
- Ta gero zaindu in behar izaten da arbola?
- Bai, bai, bai, hari’re onduak garbittu-ea itten badizkazu, zenbat eta gehiyo itten diyozun, bentaja. Ta, gaiñea, adarrak’e podak ematen badizkazu, bentaja.
- Noiz podatu behar izaten da?
- Ba... ba hurrungo urtian igual hasi beharko dezu, aldatu ta hurrungo urtian, landaria, landare ona etortzen baldin bada. Harek adar batzuk gora igual ematen dittu ta hua tenaza hola hartako ibiltzen dan batzuk hartu ta batzuk moztu ta bestiak utzi ta... bere txukundu bat.
- Ta hoi urtero in behar izaten zaio?
- Urtero... bi-hiru urtetik itten badiyozu, behintzat, bentaja.
- Ta ze garaitsutan o?
- Hoi, jeneralian, batzuk esaten due udazkenian, bestiak udaran... Udaberri aldian jeneralen izaten zan hoi leheno. Bai. Beste batzuk gero hobia dala, beste batzuk batez hobia dala... Noski, batez hobena, lan gutxiyo du ta.
- Ta ilbeheran o ilgoran o noiz moztu behar izaten zan?
- Ahal dala ilbeheran aittu izandu gea. Ahal danian, e! beti ez da izaten igual. Baiño ahal dala... Lehengo ohittura [...]. Uain, diferentzia badun o ez dun, hortako in bihar izaten dia pruebak. Ta pruebak norbeak itten ez badittu, ez diputaziyotik ta ez ezer ez dakazu. Norbeak. Ta norbeak prueba hoik danak itteko, bat beste lanik be eon bihar du.
- Hoixe [...].
- Hoixe, hoixe. Ta beste lanak-eta in ezin dunak proba hoik iñez aitzeko, indar asko...

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia