Abaurregaina (Nafarroa)

Soldadutzan barre egiten zioten, erdaraz ez zekielako

Abaurrepean euskara galdua dela diote. Victorianok dio bera soldadutzara joan zenean ez zekiela erdararik eta barre egiten ziotela. Eskolan ikasten zuten erdara. Soldadutzako kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor, Abaurrepean, euskara anitzez galduago da, e?
- Victoriano Zelai: Bah! gor bai...
- Emilia Bidondo: Bai, gor galduik dao.
- Eta nola, nola da hori?
- VZ: Pat? nola-nola... i! ni, ni fan nintzeleik soldao? nik eñakitea... erdera, eta irri eiten txadatia, eta orduan, mekuendiez! nik enia nai irri etie utzi nai...
- EB: Ez, baia eskolara faten gine, eskolan ikasten.
- VZ: Eskolan ikast-, ikasten gindia erdera, erdera; baña, orduan, denbora gaetan gutti faten ginduzte eskolara; ni bed(e)ratzi urtetan? edo amar urtetan? adios! hala! como se dice en vasco, o en castellano, ‘a buscar el currusco’.
- EB: Aita, aita il zitzeio...
- VZ: Ya, orduen guziek elekatzen gindia gen uskara! eskolatik landa? gutziik.
- EB: Guziak! ooooh!...
- VZ: Guziak uskara!... ta gero, soldao fan nintzeleik ni, nik eñakitea... erdera, eta rediez! irri eiten txadatëa, ta orduan, bueno-bueno-bueno!... gou ja ta kontu ta, benga... je-je! erdera. Klaro! segitu baze ta oreiko aprezio izan bazue erdera, edo uskerak? baia orduan etzia uskerak... mekaguendiez! bai-bai, Francori ta, erran dazek uskera! ja-ja-ja!
- EB: Ona... gerran... zeleik-eta gen, ba bezte anitz...
-VZ: Ah! gerran izan tzua gen soldao... anitz, eta... etzitea uzten uskaras elekatzra, aek guziak erdaldunak zitua? ta, etzitea i(b)iltzen ere uskaras; orrengatik galdui(k) xu gen uskara. Ene seme, orei kotxekin fan den gorrek? orrek ere bazekik ongi uskara, baia... eztik, batre... kursatzen? ta, ez kursatuaskos...
- EB: Erdizka... nea(g)o erdera.
- VZ: Eta badakik non lizenziatu in zadaten? eonik yago en la provincia de Murcia? eonik yago? Murzian? ez...
- Ez, ez-ez-ez-ez.
- VZ: Ez, pues ni gan, lizenziatu in xatia? e... garagarzaroin amekan, lizenziatu xa(d)atia? oita... mil novecientos treinta y nueve, kanti(k). Nik a... zorriak badakik zer diren...
- Zorriak? piojos.
- VZ: Piejos; yo habré tenido... sesenta mil piejos fácil he tenido... y como yo todos, e? no creas que sólo yo... boh!... Los soldaos...
- Segi, segi, euskaraz, euskaraz...
- VZ: Ah!... aquí sesenta mil piejos he tenido yo en el cuerpo.
- Bai?
- VZ: Bai, bai, bai...
- EB: Auk istorio agoaldiak!...
- VZ: Ez! kentzak apare-, ez!... (magnetofoiagatik) eztuk funzionatzen!
- Bai, bai, bai, funtzionatzen du, bai...
- Eh! kentzak gori! baaah!...
- Pollita da, sinpatikoa da; kendu behar badugu zorri bakoitza banan-banan, pentsa hirurogei mila kentzen duguneko; hori ere sinpatikoa da, anekdotikoa, e?
- Bai, ez-ez-ez! kontatzeko bai, kontatzeko.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia