Abaurregaina (Nafarroa)

Bederatzi urterekin hasita, artzain

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABA-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bitorianok kontatzen du bederatzi urterekin aitarik gabe geratu zirela. Bederatzi haurride ziren. Pobreak zirela dio, etxe pobrea zutelako, lur gutxikoa. Bederatzi urterekin artzain joan zen etxe batera eta lau ogerleko irabazten omen zituen. Gerora ere beti artzain edo unai ibili omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero zu (Victoriano Zelairi) zertan ibili zara, ofizioz edo? mendian edo...
- Victoriano Zelai: Mendian! ta... mendian.
- Eta ikatza egin duzu edo?
- VZ: Ez! e... gen ez! bai, mendian, ta...
- Eta zer kontatzen ahal duzu? nola pasatzen zenuen egun bat mendian?
- VZ: Ah, gazki, gaizki... gaizki.
- Emilia Bidondo: Geizki, aziendaekin? pues...
- Ia, konta ezazu nahi baldin baduzu...
- VZ: Bederatzi urtetan baratu nindua aiteik gabe; ginduzta... bedratzi... aurride, badakik zer diren aurrideak?
- Bai, bai, bai, hermanos y...
- VZ: Hermanos y hermanas; bed(e)ratzi. Bueno, pobreak, etxe pobrea zua, eta...
- EB: Lur guti, kanpo guti.
- VZ: Lur guti, eta... niri? bederatzi urtetan, fan nindua artzei etxe batra, gor, karnizeriara, artzei? bi urte pastu nitia gan, badakik zenbat irabazten nuen?
- EB: Oh! bai, ori...
- VZ: Laur duro ilabetean; laur duro badakik zenbat diren?... ¡veinte pesetas! baia, laur duro... laur duro ilabetean, irabazix eon nindua bi urteas, ni etxe gartan, eta ene ama zenak? erran txiakota... nagusiari: “Jangoikoas, boina bat berere erregala dazok” eta “Bueno”... –bazia komertzioa, gizon arek bazia komertzio, ta– “Bueno, boina bat emein txakonat”. Boina badakik zer den?
- Bai, bai...
- Txap(e)la. “Bueno, emein txakonat boina bat”. Tiendan tzeon boineik andien-andiena eman txaeta... galako boina bat! eta nik gala armendua? gala! ezin nindua ni! eta bah! bah, ola... etxik-, zer bide eman nekon. Gero?... beti artzei! artzei ta unei, gen, orduan, lerr aardi ta, ler, bakizu?
- EB: Une-, unei...
- VZ: Unei ta artzei...
- Ler, pino?
- Ez, ez; ler ardi, muchas ovejas.
- EB: muchas ovejas y vacas...
- Ah, bai? ler da muchas? ler ardi, e?... Bizkaian erraten dute lar
- VZ: Pues gen ler, bai.
- Ler, ler ardi, muchas ovejas, e?
- VZ: Bai, bai, bueno; beti artzei’re izan nindua eta... pues...
- EB: Edo beeki.
- VZ: Azke-, lemixko abendu(b)etäik; badakik noiz den lemixko abendua?
- Noviembre...
- ¡El primer día de noviembre! lemixko abiendueteik asi, eta Santa Kruz egunereino? beita el tres de mayo? maiatzen irura? ibiltzen nindua artzei? badakik zenbat pagatzen tzadaten? ardi bakotxa bi pezta.
- EB: Bai, ta pues gala baitzego, sartzeko zela...
- VZ: Klaro! galai(k) xeo, gala xëo ta biye(k)? ta, ni... aniz trabajatuik nuk eta, izan nuk... biboa ere, bai, ori bai, kurruskoa atratzen nia...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia