Deogracias Sarrionandia-Ibarra Irigoien

Abadiño (Bizkaia) (1924-2018)

Biografia

Traña auzoko Etxosteko alaba. Aita bertakoa zuen eta ama Muntsaratz auzokoa. Alaba bakarra izan zen. Gazterik gelditu zen umezurtz: aita 2 urte zituela hil zitzaion eta ama Durangoko bonbardaketan. Hori dela-eta, Bilbon bizi zen izeko baten etxean denbora asko pasatu zuen eta Trañan ere izeko batekin hazi zen. Trañako eskolan euskaraz ikasteko aukera izan zuen gerra aurretik. Gerraostean, ostera, Bilboko eta San Faustoko (Durango) mojen ikastetxean ikasi zuen. Antzinako Traña zelakoa zen oso ondo gogoratzen du, etxe gutxi batzuk baino ez zeuden orduan-eta. Beraien jaiotetxea bota eta eraikin berria egin zuten bertan inguruko etxe gehienekin egin zutela bezala. Gaztelu auzoko Jose Gastelu-Urrutiagaz ezkondu zen. Elkarrizketa garaian, eurak ziren Abadiñon jaiotako eta elkarrekin ezkondutako andra-gizonak zaharrenak; izan ere, 66 urtez ezkonduta egotea ez du edonork lortzen. Elkarrizketa guztian zehar hitanoa darabil.

Zintak

KodeaDataProiektua
ABD-011 2012 Abadiñoko ahotsak
ABD-012 2012 Abadiñoko ahotsak
ABD-013 2012 Abadiñoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lotuta dantza egitea debekatuta Bideoaren ikonoa
2 Etxean behar handia eta eskolara gutxi Bideoaren ikonoa
3 Auzoetako eskoletan neska eta mutilak elkarrekin Bideoaren ikonoa
4 Gerraostean euskara galarazi zuten Bideoaren ikonoa
5 Matiena toponimoa taberna baten izenetik ei dator Bideoaren ikonoa
6 Nesken jolasak Bideoaren ikonoa
7 Bilbon maistra batengana eskola ikasten Bideoaren ikonoa
8 Ama Durangoko bonbardaketan hil Bideoaren ikonoa
9 Bilbon egunero azunbre bi esne saldu Bideoaren ikonoa
10 Lur onak inguruan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia