Joseba Beobide Arburua

Zumaia (Gipuzkoa) (1937)

Biografia

Gerra garaian jaio zen San Pedro kalean. Julio Beobide eskultore ezagunaren 4 seme-alabetatik hirugarrena da. Zuloaga, Uranga eta Txomin Agirreren hurbilekoa izan zen bere aita; gaur egun bere izena daraman pasealekuan dagoen Kresala etxean zuen teilerra. Josebak Lekarozko (Nafarroa) kolegioan batxilerra ikasi eta Donostiako seminariora joan zen; 8 urteren ostean, 1962. urtean, apaiztu eta  Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. Handik 1966. urtean, Ternuara joateko eskaintza egin zioten bertako euskal arrantzaleen interprete lanak egiteko, Pasaia zen bakailaotako portu garrantzisuenetakoa-eta. Guztira 22 urtez egon zen arrantzaleen zerbitzura Saint Pierre et Miquelon-en eta Saint John`s-en. Bertako bizipenetan oinarrituta, "Hombres de Terranova. La pesca del bacalao. 1926-2004" liburua argitaratu zuen Rosa García Orellánekin batera. Handik bueltatu eta Pasaiako San Pedron eta Donibanen egon zen Santurtziko Stella Mariseko ardura hartu aurretik.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZUM-099 2012 Euskal Herriko Ahotsak
ZUM-100 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Josetxo izatetik Joseba izatera Bideoaren ikonoa
2 Aita, Julio Beobide, zumaiar petoa Bideoaren ikonoa
3 Aitaren, Julio Beobideren, obrak Bideoaren ikonoa
4 Julio Beobide pasealekua, aitaren omenez Bideoaren ikonoa
5 Aitaren, Julio Beobideren, ibilbidea Bideoaren ikonoa
6 Aitak, Julio Beobidek, tailerra zuen Zumaian Bideoaren ikonoa
7 Amak atera zuen familia aurrera Bideoaren ikonoa
8 `Kresala´ izena, Txomin Agirreren liburuagatik Bideoaren ikonoa
9 Francorentzat kristo bat egin zuen aitak Bideoaren ikonoa
10 Aitaren kristoa "Valle de los caídos"-en Bideoaren ikonoa
11 Hamar urterekin Lekarozko kolegiora Bideoaren ikonoa
12 Apaiztu ondoren lehenbizi Pasaiara eta gero Ternuara Bideoaren ikonoa
13 Ternuan, hango marinel euskaldunen apaiz Bideoaren ikonoa
14 Saint Pierre et Miquelon-en euskal kutsua Bideoaren ikonoa
15 Ternuan, arrantzaleen zerbitzura Bideoaren ikonoa
16 Ondarroako bakailao-ontzian Ternuara Bideoaren ikonoa
17 Bakailao arrantza Saint Pierre-n eta Saint John`s-en Bideoaren ikonoa
18 Ternuako bakailao-arrantza bukatzeko arrazoia Bideoaren ikonoa
19 Ternuan arrantzaleen emazterik ez Bideoaren ikonoa
20 Euskal festa ospatzen zen urtero Saint Pierre-n Bideoaren ikonoa
21 Garai batean bale-arrantza; gero bakailaoa Bideoaren ikonoa
22 Bakailao-ontziak Pasaiatik; marinel asko galiziarrak Bideoaren ikonoa
23 "Hombres de Terranova" liburua argitaratu zuen Bideoaren ikonoa
24 Pasaiatik Santurtzira, "Stella Maris"en ardura hartzeko Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia