Usurbil (Gipuzkoa)

Eskaladako materiala eta teknikak

Eskaladako materiala eta teknikak <p>Soldadutzan ikasi zuen eskalada egiten. Zer material, teknika eta arropa erabiltzen zituzten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-003-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzan ikasi zuen eskalada egiten. Zer material, teknika eta arropa erabiltzen zituzten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nola ikasi zenuen eskalatzen?
- Eskalatzen? Ibilita gogotik. Ni Usurbilko torria, Usurbilko torria baiño altuotik rapelian jetxia no hirurogei metroa; bi soka hogeita hamar metrokuak erdin korapillau, ta hirurogei metroko zea jetxia no goittik behera, "riiii"!
- Sodauxka baiño lehenao-edo?
- Soldauxkan. Hor irabazi nun ba, hor irabazi nun.
- Ikasi soldauxkan egin zenuen?
- Bai. Nun ba? Nun ba bestela?
- Hi ze kintan jun hintzan?
- "Cuarenta y nueve-cincuenta"n jun giñun gu. "Ciencuenta"n. !Ciencuenta" in genin.
- Ze material, ze erreminta erabiltzen zenituzten eskalatzeko?
- Jo, danak. Klabijak, horizontalak eta bertikalak eta. Mosketoi...
- Joxe: Hi infanterikua hintzan, e.
- Infanteria, bai.
- Mosketoiak eta zer gehio? Nola egiten zenuten eskaltzeko?
- Eskolatzeko? Soka. Bi-hiru lagun juntatzen, zeatzen giñun han. Ikeagarri ona, Tolosakua zan, Ikeagarri earra. Harek, aixe igotzen zan hua. Erakutsi itten dizue, eskuak kanbiatutzeko in bihar dala hanka nol don eta; teorikak ematen dizkizue. Sarjentuak teorika ematen zizkiun baiño geo teniantiakin...
- Joxe: "Fábrica Nacional Toledo" (domiñaren idazkuna).
- Bai, handikan ekarriya dek hau, hau ta bi hillabeteko permisua.
- Ze juaten ziñaten, sokakin lotuta gora edo lotu gabe?
- Bai, lotuta, hiru lagun lotuta. Baiño zu juten ziñan ta itten zendun klabija honta tak!, mosketoia engantxau ta lasai geratzen ziñan. Ordun hartzen zendun beste klabija ta itten zendun sartu. Grieta hola baldin bado, bertikala; hola baldin bado horizontala jartzen giñun. Ta geo hua han enpalmatu ta segi puxkanaka-puxkanaka.
- Joxe: Oain'e iten due ta.
-Igua-igual. Bai, igual-igual iten due.
[...]
-Erropa ta ze?
-Erropa ona, ona, erropa ona. Kaltzak lori xamarrak, panazkuak ibiltzen giñun guk asko. Panazko edo hola, ille puxkat. Neguako txarrak zian. Pana ez hainbeste, illia zuen baiño geo eskiatzen ibilli giñanian hoinbesteraiñoko tela puxkak.
- Nieves: Tejidu zakar bat, basto-bastua.
- Ez zan zakarra, e. Panazkuak zien, e.
- Nieves: Pana ez zan, nik ezautu nittun erropa hoik, pana ez zian.
- Zapatillak-eta nolakuak izaten zien?
- Botak, botak.
- Botak? Oain ibiltzen dia ba beste...
- Botak. Onak ematen zixkiun botak, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia