Usurbil (Gipuzkoa)

Kaletarren eta kalexartarren arteko lehia sanoak

Kaletarren eta kalexartarren arteko lehia sanoak Kaletarren eta kalexartarren artean pike handia zegoen. San Juanetan harrika ibiltzen ziren eta nork su handiagoa egingo lehian aritzen ziren. Hurrengo egunean denak lagun ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-003-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kaletarren eta kalexartarren artean pike handia zegoen. San Juanetan harrika ibiltzen ziren eta nork su handiagoa egingo lehian aritzen ziren. Hurrengo egunean denak lagun ziren.

Transkripzioa

- (A) Hoik kaletarrak, gu kalexartarrak, kontrariyuak ginttun gu beti.
- (J) Baiño hor’e frentia al zan hor?
- (A) Frentekua ez! Hoi geo huan! Geroko kontuk dittuk hoik! Geroko kontuk!
- (N) Larra-asuntuak eta...
- (A) Larra ostutzen genitxien guk. Kalexartarrairi larrak. San Juanetan suba itten zan, baiño San Juanetan hasarre eoten giñan haik eta gu, hasarre. Geo pasatzen zan e? Ta zeatikan, batetik bestea harrika ta Ramuni begi ondua irikita’re bai harriyakin ta...
- (E) Ai ama...!
- (A) Bai, itten giñun kristonak! Baiño geo hurrungo egunian, geo plazan eoten giñun ikusten aber hor zauden kaletarrak... “Bueno, hemen zek, hor zek”. Jun ta hartu ikuillu-atxurrakin zarta ta Olarrondoko, Olarrondoko belardin barrena [...].
- (N) Ta larrak ostu’re bai e? Kalexartarrak gaiztuak hituan!
- (A) Ale guztik! Demetriontzako ez genixkin larrik uzten!
- (N) Hua izaten zan ba, zea,ika-mika hua e?
- (A) Bai, baiño geo dana ondo.
- (J) Sano askuak e! Sano askuak....
- (E) Zerrengatikan zan hori, baiña?
- (J) Larra...
- (A) Masustak izaten dun zea? Hoi da, hoi da.
- (N) “La hoguera de San Juan”. Ta ordun kaletarrak iten zuen suba, ta kalexarkuak’e iten zuen suba. Eta zenbat eta denbora gehiyo iraun, haik kanpeon. Baiño ezertako ez zan izaten e? Baiño, ika-mika.
- (J) Ez, ba! Norbeak esaten zun guk gehiyo aguantatu diyau.
- (A) Honen aittonak ematen zien zuma ta, Demetriok. Ona huan Demetrio e? Harekin ikasi genin mataderin eta danin, txarri-hiltzen ta danian.
- (J) Ona zan, oso ona zan.
- (A) Ona.
- (J) Oso ona.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia